COVID-19: ITXIERA PERIMETRALA DELA-ETA, SARREREN ITZULKETAK
COVID-19: ITXIERA PERIMETRALA DELA-ETA, SARREREN ITZULKETAK
Eusko Jaurlaritzak covid-19aren zabalpena eteteko indarrean jarri duen itxiera perimetrala dela-eta, Bergarako Udaleko Kultura Sailak ondorengoa erabaki du:
- Antolatuta dituen kultura-ekitaldien aurrean Bergaratik kanpokoek sarrera erosia duten kasuetan, sarrera horien itzulketa eskatzeko aukera ematea.
- Sarreren itzulketa eskatzeko azken egunak honokoak izango dira:
- Urtarrilaren 27ra arte, ondorengo sarrera erosia dutenek:
- Gu primer emanaldia
- Losers antzerki-emanaldia
- Urtarrilaren 31 eta otsailaren 1eko zine-saioak
- Otsailaren 3ko zine-klub saioak
- Urtarrilaren 27ra arte, ondorengo sarrera erosia dutenek:
- Otsailaren 1era arte, ondorengo sarrera erosia dutenek:
- Olatz Salvadorren kontzertua
- Erbia eta dortoka umeen antzerki-emanaldia
- Hodei magoaren Ezinezkoaren logika emanaldia
- Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amaren intxaurrak saioa
- Iñauteriak bizi emanaldia
- Idoia kontzertua
- Emon taldearen kontzertua
- Otsailaren 7tik aurrerako zine-saioak
- Otsailaren 10etik aurrerako zine-klub saioak
- Sarreren itzulketa eskatzeko mezu elektronikoa bidali beharko da kultura@bergara.eus helbidera, sarrerak erositakoan norberaren emailean jasotako erosketa-konfirmazioaren mezua birbidaliz, eta horretaz gain, mezuan bertan sarrerak itzultzeko eskatu eta ondorengo informazioa eman beharko da:
- Izen-abizenak
- Zein emanalditako sarrerak itzuli nahi diren, eta zenbat sarrera diren.
- Urtarrilaren 27an itzulitako sarrerak urtarrilaren 28an jarriko dira berriro salgai bergararrentzat, eta otsailaren 1ean itzulitako sarrerak otsailaren 3an.
Aldez aurretik, mila esker
Kultura Zerbitzua
2021eko urtarrilaren 25a