Seminarixoa

SALMENTA BALDINTZAK

Salmenta Seminarixoko txarteldegian
Salmenta Seminarixoko txarteldegian emanaldi egunean eta beste edozeinetan ikuskizuna hasi baino ordu bete lehenago.
Salmenta ordutegia. Asteazkenero 18:00etatik 20:00etara Seminarixoan.

On line salmenta
Eman beharreko pausoak:

  • Ekitaldiak aukeratu
  • Bete beharreko datuak
  • Eserlekua aukeratu
  • Txartelarekin ordaindu

On line salmentak ahalbideratzen du sarrera inprimatzea edo sakeleko telefonoan deskargatzea Seminarixoko sarreran erakusteko.

Kontuan hartzekoak
Erosketa egin aurretik, egiaztatu ekitaldiaren data eta sarrera kopurua eskatutakoa dela. Behin eskuratuta, ezingo da sarrera aldatu ezta dirua bueltan eskatu.

Antolatzaileek eskubidea dute ekitaldiaren programa aldatzeko, baldin eta horren gakoa antolakuntzaren esku ez dauden arrazoiengatik bada.

Emanaldia atzera bota ezkero, antolatzaileek sarreren dirua itzuliko dute.

Emanaldiaren edozein aldaketa balego, webgunean eta sare sozialetan jakitera emango da.

Emanaldiak orduan hasiko dira.

Ikusleak emanaldia hasi baino 15 minutu lehenago sartu ahal izango dira aretora. Ikusleei eskatzen zaie emanaldiak iraun bitartean erloju, sakeleko telefono zein bestelako dispositiboak isilaraztea.

Derrigorrezkoa izango da sarrera eskuratzea aretora sartzeko, kontrakorik zehazten ez den bitartean.

Sarrera bat eskuratzeak ahalbideratzen pertsona bakarra aretora sartzea.

Baimenik izan ezean ezin da emanaldia grabatu.

Antolatzaileak aukera dauka edonori sarrera mugatzeko.

On line ordainketa egiteko honako txartelak erabil daitezke: