Seminarixoa

LEGE OHARRA

Web honetan eskuragarri dauden partaidetza-tresnen bidez adierazitako iritziak iritzi-emaileen ardurapekoak izango dira esklusiboki.
Webgune honetako jabetza intelektualaren eskubideak, bai eta barruko elementu guztienenak ere, Bergarako Udalaren titulartasunekoak dira, eta edukiak honako lizentzia honen babespean daude: Creative Commons-eko Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa.
Lizentzia horren bidez, hauetarako eskubidea duzu:

  • Webgune honen edukiak publikoki partekatu, kopiatu eta birbanatu (testuak, irudiak edo dokumentuak).
  • Eduki horietatik eratorritako lanak sortu.

Betiere honako baldintza hauen arabera:

  • Edukien jatorria modu esplizituan aitortu behar da, kopiaren edo deribazioaren azpian honako hau adierazita: “Jatorria: www.seminarixoa.eus.
  • Eratorritako lana lizentzia berdineko baldintzetan zabaldu beharko da.

Gainera, formatu elektronikoko lana bada, gure webgunearen adierazpena honako URL honetara lotu beharko da: http:// www.seminarixoa.eus/.
Lizentzia hau orokorrean aplikatuko da, baina, hala ere, Bergarako Udalak beste lizentzia-mota bat edo beste baldintza batzuk ezarri ahal izango ditu eduki edo elementu zehatz batzuetarako; horrelako kasuetan, azken hauek gailenduko dira arau orokorraren gainetik.
Bergarako Udalak aukera izango du edozein aldaketa edo gaurkotze egiteko –edozein momentutan eta aurretik ohartarazteko beharrik izan gabe– bere web-eko informazioan, konfigurazioan edo presentazioan.
Bergarako Udalak ezin du bermatu akatsik ez dagoenik web-aren sarbidean edo edukian, ezta edukia egoki gaurkotuta dagoenik ere, baina ahaleginduko da akatsak ekiditen eta, horrelakorik balego, ahalik eta azkarren zuzentzen edo gaurkotzen.
Webgune honetan, erabiltzaileak hainbat esteka aurkituko ditu webgune honekiko independente diren beste webgune batzuetara joateko eta, horrela, eskura jarriko zaizkio interneteko beste informazio-iturri erlazionatuak. Bergarako Udalak ez du bere gain hartuko orrialde horien loturetatik edo edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Web-erako sarrera eta bertako informazioarekin egin daitekeen erabilera soil-soilik hori egiten duenaren erantzukizuna da.  Bergarako Udalak ez du erantzungo sartze horretatik edo informazio-erabilera horretatik erator daitezkeen ondorio, kalte edo galerengatik, salbu eta
estu-estuan bere eskumenen erabileran jarraitu beharreko lege-xedapenak aplikatzearen ondoriozko jarduketetatik datozenak.
Bergarako Udalak eskubidea izango du egoki iritzitako edozein lege-akzio aurrera eramateko, bere webguneko edukiekin hirugarrenen batek egindako bidegabeko edozein erabileragatik.