Seminarixoa

Titulo

Sinopsia

Glu Glu taldeak “Erbia eta Dortoka” taulara eramango du.  Kondaira zaharrek haurrak dibertitzeaz gain, hezteko ere balio dute. Umeek primeran pasatzen duten bitartean adimena garatzen laguntzen dien istoriak dira.  Kasu honetan, lanaren, konstantziaren eta ahaleginaren garrantziaz jardungo gara. 

Erbiak dortokari beti barre egiten dio, zergatik eta poliki ibili ohi delako, gauzak astiro egiteko ohitura duelako. Halako batean, Dortokak lasterketa egitea proposatuko dio erbiari: ea zeinek mendia azkarren gurutzatu. Erbiak pozarren onartuko du erronka. 

Azkenean, ordea, Dortokak irabaziko du zereginean etsiko ez duelako; poliki bada ere, pausoz-pauso bidean aurrera doa beti. Erbiak, ostera, nahiago du beste gauza batzuekin dibertitu: egun osoa telefonoarekin jolasean emango du, lasterketa ahaztu eta galdu arte. 

Erbiak eta Dortokak beste animalia askorekin topo egingo dute bidean. Denen artean, alegia klasikoa kontatzeaz gain, abesti herrikoien laguntzaz, lasterketa hau antzezlan komikoa bihurtuko dute.

Adin gomendatua:  3-7 urte

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea: Galder Pérez
  • Zuzendaria: Ugaitz Alegria
  • Antzezleak: Itxaso Quintana  /  Andrea Covadonga
  • Jantziak: Maite del Olmo / Gorki & Asierito
  • Eszenografia: Amaia Oleagoitia
  • Argi Diseinua: Ezien Dovelas
  • Musika zuzendaria: Iñaki Maruri
  • Talde Teknikoa: Glu Gu

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Data: 2021/02/06
Ordua: 18:00

ANTZERKIA
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 45′
Konpainia: Glu Glu Producciones