Seminarixoa

SEXBERDINAK

Sinopsia

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta

FITXA TEKNIKOA

ZUZENDARIA: MIREIA GABILONDO

IDAZLEA: KEPA ERRASTI TELMO IRURETA

ANTZEZLEAK: AITZIBER GARMENDIA TELMO IRURETA

ESPAZIO ESZENIKOA: FERNANDO BERNUÉS

ARGI DISEINUA: XABIER LOZANO

JANTZIAK: ANA TURRILLAS

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/03/05
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/02/23an 18:00tik aurrera

HELDUENTZAKO ANTZEZLANA
Hizkuntza: Euskara
Sarrera: 8€
Konpania: Ttanttaka Teatroa
Online salmenta itxita