Seminarixoa

Piztu! EmakumeON energia

Sinopsia

Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desorekaz eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz guztiontzat aukera berdinak zabaltzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bat-batean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbidetuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?

Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan, emakumezko bi aktorek dena buruz gora jarriko dute, emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu, Marie Curie ardatz eta gidari izanik emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu ere egingo ditugu. Eta bidaia honen ondoren, guztien barnean ideia berriak piztuz, beharbada makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara.

FITXA ARTISTIKOA

  • Gidoigilea eta zuzendaria: Imanol Ituiño
  • Antzezleak: Tania Fornieles, Nahikari Rodriguez
  • Ilustrazioa: Marta Dominguez
  • Diseinu aholkularia: BLK Komunikazioa
  • Abestiak: “Ez da berriz gertatuko” (musika: Miken Inun / hitzak: Eli Carrascosa), “Piztu” (musika: Mikel Inun / hitzak: Bihotz Gorospe)
  • Argazkiak: Ilara
  • Jantziak: La Rueca, Eidabe Ekimen Kulturalak
  • Eszenografia: Maria Casanueva
  • Ekoizpena: Eidabe Ekimen Kulturalak

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/04/30
Ordua: 18:00
Sarrerak salgai 2022/03/16an 18:00etatik aurrera

UMEENTZAKO ANTZEZLANA
Hizkuntza: Euskara
Konpania: EIDABE EKIMEN KUTURALAK
Sarrera: 4€

Laboratorium museoak emakume zientzialarien lana eta etorkizunean zientzialariak izango diren neskak babesteko asmoz, emanaldi hau antolatu du.

Online salmenta itxita