Seminarixoa

Petite Maman

Sinopsia

Nellyk 8 urte ditu eta amona galdu berri du. Gurasoei ama hazi zeneko etxea husten laguntzen dien bitartean, inguruko basoa arakatzen du jakin-minez, non bere amak txikitan jolasten zuen. Han Nellyk bere adineko beste neskato bat ezagutzen du, eta bien arteko berehalako loturak adiskidetasun eder bati bide ematen dio. Elkarrekin txabola bat eraikiko dute basoan eta, jolasen eta konfidentzien artean, sekretu liluragarri bat argituko dute.

Sariak

2021: Berlingo jaialdia: publikoaren saria. Lehiaketako film luzeen sail ofiziala
2021: Los Angelesko Kritikarien Elkartea: atzerriko film onena
2021: Independent Spirit sariak: atzerriko film onenaren sarirako izendatua
2021: Donostiako Zinemaldia – Perlak Saila: publikoaren Saria
2021: Chicagoko Kritikarien Elkartea: atzerriko film onenaren sarirako izendatua
2021: British Independent Film Awards (BIFA): nazioarteko film onenaren saria
2021: Mar del Platako Zinemaldia: film luzeen lehiaketa ofiziala

Kritikak

“Urteko onenaz zinema-aretoetan gozatu nahi duen ikusle orok nahitaez ikusi behar du (…) Bere ikusmoldean aberatsegia behin bakarrik ikusteko “
Carlos Loureda: Fotogramas

“Ez du plano bat ere soberan. Eszena bat ere ez zaio falta. Film hau mirari bat da (…) tentsioduna bezain argitsua da. (…) harmonia absolutua pitzatzen duen ikara melodramatikorik gabe.
Quim Casas: El Periódico

“Beharbada film gutxik harrapatu dute alaba batek amarekiko duen maitasunaren misterioa, ‘Petite maman’ ederrak egiten duen bezala. (…) poema hunkigarri bat (…) mirari txiki bat”
Elsa Fernández-Santos: El País

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Urtarrilak 12, asteazkena, 20:00

ZINEA

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Céline Sciamma
Gidoigilea: Céline Sciamma
Ekoizlea: Bénédicte Couvreur
Musika: Jean-Baptiste de Laubier
Argazkia: Claire Mathon
Muntaia: Julien Lacheray
Iraupena: 72 minutu
Herrialdea: Frantzia


Online salmenta itxita