Seminarixoa

Pájaros

Sinopsia

Colombok 24 orduz egiten du lan garaje batean eta marihuanarekin trapitxeatuz osatzen du bere soldata kaskarra. Mario, hegazti zalea eta berezia, ustekabean garajean agertzen dena, txofer gisa kontratatzen du Costa Bravara kurriloak ikustera joateko. Baina helmugara iristean, hegaztiek migrazio-norabidea aldatu dutela esan dio, Danubio ibaiaren deltarantz, Errumanian. Mariok haraino iritsi behar du. Eta Colombok dirua behar du. Beren benetako arrazoiak ezkutatuz, beren burua hobeto ezagutzera eta beren buruari aurre egitera eramango dituen bidaia bati ekiten diote.

Sariak

2024: Malagako Zinemaldia: Gizonezko aktore onena. 2 izendapen

Kritikak

“Durák bere norabiderik gabeko gizonen zinemari eusten dio, Luis Zahera eta Javier Gutierrezen arteko interpretazio-dueluan, ‘western’ onenaren duin (…) funtsean ederra, sentitua eta argia den filma, galdutako guztiaren gainean»
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“Maskulinitatearen krisiari buruzko tragikomedia duina (…) bi aktore ikaragarrirekin, Javier Gutiérrez eta Luis Zahera (…) ‘Txoriak’ aurrera doa bere interpreteei esker eta egileak azkenean lotzen gaituenari buruz egindako hausnarketari esker “
Javier Ocaña: El País egunkaria

“Hunkigarria eta tarteka tragikomikoa istorioa (…) Onena: Gutierrez eta Zaheraren lan bikaina istorio hunkigarri eta argitsu honetan»
Carmen L. Lobo: La Razón egunkaria

Erosi zure tiketak hemen,
Ez itxaron gehiago!
Datak:
2024/05/12 Igandea
2024/05/13 Astelehena

Ordua: 19:30
Sarrerak salgai 2024/05/23an 12:30etatik aurrera

ZINEA

Generoa: Komedia. Drama | Komedia dramatikoa. Road movie. Hegaztiak/Txoriak

Kalifikazioa: 12 urtetik gorakoentzat gomendatua.

Iraupena:
100 min.

Hizkuntza: ES


Fitxa teknikoa

Jatorrizko titulua: Pájaros
Urtea: 2024
Iraupena: 100 min.
Herrialdea: Espainia
Zuzendaritza: Pau Durà
Gidoia: Pau Durà, Ana M. Peiró.
Banaketa: Javier Gutiérrez, Luis Zahera, Teresa Saponangelo, Edgar Moreno, Sophie Heideker
Argazkiak: David Omedes
Musika: Magalí Datzira
Konpainiak: Birds Film, FoscaFilms, Icónica Producciones, Tandem Films, RTVE, Amazon Prime Video, Crea SGR
Generoa: Komedia. Drama | Komedia dramatikoa. Road movie. Hegaztiak/Txoriak