Seminarixoa

Ogiak hizketan balekiGasteiz 1835-1836: hiri okupatuaren kronika bat

Sinopsia

1836an gaude, Gasteizen, lehen karlistaldian. Josefa de Mugika alarguntzear da. Hiru egun barru, hiriaren erdialdea okupatzen duten tropa ingelesek bere senarra, Jose de Elosegi okina, exekutatu behar dute, Gasteizko Plaza Zaharrean, milaka soldadu atzerritar suharturen aurrean. Garrotez hilko dute. Traidore izateagatik, soldadu liberalen artean desertzio-sare erraldoia antolatzeagatik. Baina, zerbait gehiago ere leporatzen diote Joseri, are eta ikaragarriagoa den beste zerbait, benetan izugarria… Azken hilabeteetan Gasteizen hil diren 1.200etik gora soldadu ingelesen heriotzaren erruduna dela uste dute liberalek. Egia ote?

FITXA TEKNIKOA

Diziplina ezberdinetako sei sortzailez osatuta dag Mamiak kolektiboa:

  • Marina Suarez (zuzendari eszenikoa)
  • Irantzu Lekue (arte zuzendaria)
  • Josune Velez de Mendizabal (aktorea)
  • Edu Zelaieta (gidoilaria)
  • Ander Gondra (ikerketa historikoa)
  • Txema Ramirez de la Piscina (komunikazio arduraduna)

Mamiak kolektiboa

Mamiak kolektiboaren lehen ekoizpena da. Talde honetan diziplinartekotasuna da ardatz. Kasu honetan, kazetaritza performatikoa erabili du —modu aitzindarian, gainera— bere proposamena ikustarazteko. Zer da kazetaritza performatikoa? Ikerketa kazetaritza eta arte eszenikoak zeharkatzen dituen artefaktu kulturala da. Proposamenak Gasteizko historian ezezaguna bezain latza —eta agian horregatik bereziki baztertua— izan den gertaera samin bat aztertzen du. Hainbat mito eta legenda eraiki dira horren gainean. Ailegatu zaizkigun kroniketan ebidentzia zientifiko gutxi dago. Narrazio ofizialak oraingo “fake news” fenomenotik gertuago daudela esan liteke.

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/11/26
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/10/12an 18:00etatik aurrera

HELDUENTZAKO ANTZEZLANA
Hizkuntza: Euskara
Konpania: Mamiak kolektiboa
Sarrera: 8€
Online salmenta itxita