Seminarixoa

Munduari itzulia 80 egunetan

Sinopsia

Itoitz eta Urdiñe neba-arrebak osaba Passepartout eta izeba Auodaren etxean opor egun batzuk igarotzen ari dira. Passepartout Ilargiaren Zirkuko akrobata da, eta mundu osoan zehar ibili da harekin bere artea erakutsiz jira-biran. Izeba Auoda Planetako Doktoreak elkarteko medikua da, baliabide gutxien dituzten munduko lekuetan osasun-laguntza ematen duen elkartea.

Antzerki-emanaldia izeba-osabek Julio Verneren “Munduari itzulia 80 egunetan” nobela mitikoa ozen irakurtzen amaitzen dutenean hasiko da. Orduan, ilobek esango dute ez dela beharrezkoa munduan zehar bidaiatzea jatorri eta arraza desberdinetako pertsonak ezagutzeko. Haiek eskolan eta herrian mundu osoko pertsonekin egunero bizi dira.

Momentu horretatik aurrera, herritik buelta hori ematera jolasten hasiko dira jatorri desberdineko pertsonak ezagutu eta haiekin bizitzeko. Ezagutuko duten pertsonaia bakoitzak bere sustraiak, ohiturak eta aberastasun kulturalak erakutsiko dizkiete. Kasu honetan, eleberrian bezala, erlojuak berebiziko garrantzia izango du, baina 80 egunen ordez, 80 minutu izango dira, eszenako emanaldiaren ia denbora erreala.

FITXA ARTISTIKOA

  • Egilea: Galder Perez
  • Zuzendaritza: Ugaitz Alegria Ituarte
  • Antzezleak: Andrea Covadonga
    • Andrea Covadonga
    • Jon Casamayor Garcia
    • Sara Barroeta de Luis
    • Leire Ormazabal Ezpeleta
  • Argi diseinua: Mario Lopez Fernandez
  • Eszenografia diseinua: Amaia Oleagoitia
  • Atrezzo eta dekoratua: Jon Perez Kastresana
  • Jantziak: Maite del Olmo
  • Koreografia: Maitane Zalduegi Viar
  • Musika zuzendaria: Iñaki Maruri
  • Argazkiak: Iñigo Perez
  • Hizkuntz Aholkularitza: Jon Sanchez Barrado
  • Kartelaren diseinua: Nino Romero
  • Talde Teknikoa: STAR LAN _ Txerran Azaola
  • Ekoizpen Exekutiboa: Mari Cruz Melgosa – Toño Pinto
  • Ekoizpena: GLU GLU

Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorio bat. Abiapuntua “Munduari itzulia 80 egunetan” liburu ospetsua izango da, Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da.

Liburu ospetsuak Phileas Fogg eta Passepartouten gorabeherak kontatzen ditu, munduari bira laurogei egunetan ematea lortzea dute helburu. Proposatutako egokitzapen honetan, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi garela erakutsi nahi dugu, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan ere.

Julio Vernek eleberrian giro alaia eta une komikoak proposatzen ditu, eta hori ere eszenato kira eramango da. Idazle frantsesaren kontakizunak, estiloaz gain, erritmo bizkorra planteatzen du; azken finean, abenturazko istorio bat da, eta halaxe izango da antzezlanean ere. Eleberriaren gatazka eta helburu nagusia munduari 80 egunetan bira ematea da. Emanaldiaren kasuan ere erronka ederra izango da: 80 minututan herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi daitekeela erakustea.

Obra sortzeko, trama nagusia hartuko dugu hari narratibo gisa, baina gure errealitatera egokituta. Liburuko eszena mitiko batzuk emulatuko dira eta pertsonaia berriak sortuko ditugu beharrezkoa izango den garapen dramatikoa eraikitzeko.

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/10/08
Ordua: 18:00
Sarrerak salgai 2022/09/14an 18:00etatik aurrera

UMEENTZAKO ANTZEZLANA
3-9 urte bitartekoentzat
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 59′
Konpania: GLU GLU
Sarrera: 4€