Seminarixoa

MIGRATZAILEAK, AUKERAN DANTZA KONPAINIA

Sinopsia

Migrazioa mugimendua da. Mugitu, funtsean, gorputz bat mugitu. Gorputzaren barruko guztia lekuz aldatzean, berarekin mugitzen da: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta jariakortasuna, mugarik eza. Gorputzak ireki egin behar du mugitzeko, irekita egon behar du mugimendua abiarazteko, irekita egon behar du mugimendua jasotzeko.

Emanaldi honekin Aukeran Dantza Konpainiak gauza bera proposatzen du: mugimendura zabaltzeko ariketa. Zabaldu gogoa, ireki jakin-mina, zabaldu gorputzak. Paretarik altuena norbera izan ez dadin. Irekitasuna adieraztea dantzaren eta jarrera eszenikoaren bidez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela gogorarazteko. Mina ukatu gabe, jendeari topaketak egiteko prest egotea proposatzen zaio. Zer da migratzailea izatea, bestela, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekualdatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro aurkitzea.

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaria: Edu Muruamendiaraz
  • Dramaturgia eta zuzendaritza eszenikoa: «Oier Guillan»
  • Musika zuzendaria: Xabi Aburruzaga
  • Aukeran 2.5 “koreografia berezia: Iker Karrera
  • Koreografia garaikideak: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
  • Argiztapena eta zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Anza, Bingen Esturo, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera
  • Produkzioa: Eli Alberdi
  • Produkzio laguntzailea: Jaione Jauregi
  • Zuzendari teknikoa: Carlos Solano
  • Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak

Compra aqui tus tickets
Data: 2023/04/29
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2023/03/15an 18:00etatik aurrera

DANTZA
Hizkuntza: Euskara
Konpania: AUKERAN DANTZA KONPAINIA
Sarrera: 8€
Online salmenta itxita