Seminarixoa

LA FURIA

Furiak 10 urte bete ditu. Tira, pixka bat gehiago, baina zer axola dio? Oraindik ez du ospatu. Eta, takoien eta kortseen hamar urte hauetan, 4 diskoak baino gehiago ere egin du: zalantza egin, hazi, erori, altxatu, Mimosa -emakumeentzako management agentzia*- sortu, disko berririk argitaratuko ez zuela esan eta… argitaratu. Beraz, bai, La Furiak bosgarren diskoa dakar
ULTRA oihukatuz. Bere presentziaren indarrak begirada kritikoaren bermea izaten jarraitzen du,
transfeminismoarena, egiten ari direnek duten indar horrena, eta orain gozamena ere bertan sortu da.

ULTRA zortzi ibilbide dira, bidaia amaigabeak eragin ditzaketenak.Musikari dagokionez, ULTRAk bidaia askoegiten ditu bidaia orokor baten barruan.Rapa dago oraindik, baina ez bakarrik.Bakalaoa dagoelako, instrumentazioakustikoak daudelako, pop elektronikoadagoelako, reggaetona dagoelako, technoadagoelako.ULTRAn musikaltasunak aurrera egin du etagozamena dagoen lekuan gelditu da, inolakokanpo-mugarik gabe.

Nerea Lorón Díazen musika-proiektua da La Furia. Hamarkada bat, eta lau disko argitaratu
ondoren (No hay clemencia, 2013; Vendaval, 2017; Pecadora Volumen I, 2019; Post Mortem, 2022), La Furiak ULTRA argitaratu du, non bere mugetatik zortzi kantu abestu dituen
identitateaz, ez-lekuez, bisexualitateaz, Euskal Herriaz, musikaren industriaz, itotzen duen
industriaz, desiraz, beldurraz, bertigoez. Furiak gora egin du hainbat ataletan, kontzientziaz, samurtasunez, ordenaz eta ironiaz. Orain gozamena sortu da, nahiz eta amorruak etxeko marka izaten jarraitzen duen. Orain, ahotsa eta flow-a blaitzen dituen lurpeko tristura batek, bere garaitik at ez dagoen – eta egon nahi ez duen – garai bati bide eman dio.

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2025/03/07
Ordua: 21:30
Sarrerak salgai 2025/01/31an 18:00etatik aurrera

Bakarlaria
Iraupena: 60′
Publiko hartzailea: Publiko orokorra
Sarrera: 8€