Seminarixoa

KUTXARTEAN

Emanaldi honetara joaten diren familiek Kutxak askatu tailerrean parte hartzeko aukera izango dute abenduaren 27an, 17:00etatik 18:00etara, Seminarixoan

Sinopsia

Kutxartean ikuskizunak mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat dela iradokitzen du, eszena Teatro Paraíso Antzerkia konpainiarentzat 45 urteko ibilbidean izan den bezala. Ikuskizun honek jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen gaitu.

Umorez beteriko istorio honetan kutxa batzuetan bizi diren bi lagunek leku ameslarietarako bidaiak imajinatzen dituzte, beraien sormen harrigarria dela eta. Beraien bizitza jolasaren, bizikidetzaren, eguneroko borroken eta adiskidetzeen artean pasatzen da. Elkarrekin aurkituko dute egun batean zoriontsu izan ziren lekura bueltatzeko bidea, baliotsuena geratu zaiela ikustean: adiskidetasuna eta imajinatzeko gaitasuna.

Antzerki familiarraren klasiko bat Europako dramaturgia garaikidean, Teatro Paraíso Antzerkia konpainiaren proiektu artistikoaren metafora ere izan dena.

FITXA ARTISTIKOA

  • Testuaren egilea: Rosa A. García Sardon
  • Zuzendaria: Tomás Fdez. Alonso
  • Aktoreak: Xabier Artieda, Xabier Flamarique, Aritz Bengoa
  • Konpainia: Teatro Paraíso Antzerkia
  • Iraupena: 55 minutu

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2023/12/28
Ordua: 18:00
Sarrerak salgai 2023/11/22an 18:00etatik aurrera

4 ETA 10 URTE BITARTEKO UMEENTZAKO ANTZEZLANA
Hizkuntza: Euskara
Konpania: TEATRO PARAISO
Sarrera: 4€
Online salmenta itxita