
ISLADAK
Bonnie Garmus-en “Lecciones de química” eleberriaren antzerki egokitzapen honek, ISLADAK taldeak idatzi eta antzeztua, 1950eko hamarkadara eramaten gaitu, emakumeak zientziaren munduan sartzen hasi ziren garaira; ordura arte gizonentzat bakarrik gordetako mundu batera.
Antzezlan honetan zehar, Elizabeth-ek, 4 emakumezko aktorek antzeztuta, emakume izateagatik, zientzialari izan nahi izateagatik, pentsatzeagatik eta independente izan nahi izateagatik bizitako pozak, tristurak eta egoera dramatikoak bilobari kontatzen dizkio. Gaur egunean girotuta kontatzen diren istorioak, garai hartan girotutako egoera zehatzak erakusten dituzten eszenekin tartekatzen dira.Elisabeth-ek 50eko hamarkadan gizarte izugarri matxista bati aurre egin zioten emakume guztiak irudikatu nahi ditu. Mundu horretan, emakumeek ez zituzten gizonen eskubide berak, eta ez ziren gizaki berdin gisa errespetatuak izaten. Ordutik aurrerapen esanguratsuak izan dira, zer esanik ez, baina ez gaitezen engaina, EZ DA NAHIKOA, oraindik bide luzea dago egiteko. Horregatik, ez dugu ahaztu behar nondik gatozen nora joan nahi dugun definitzeko, zer mundu eraiki nahi dugun jakin ahal izateko. Gloria Martinek “Mujer” abestian zioen bezala. “Mundua hasten da denak berdinak diren tokian”

Erosi zure tiketak hemen
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2026/05/20an 18:00etatik aurrera
HELDUENTZAKO ANTZEZLANA
Hizkuntza: Euskara/Gaztelera
Konpania: ISLADAK ANTZERKI SOZIALA
Sarrera: 8€

