Seminarixoa

GARI & MALDANBERA

Diskoaren grabaketa zuzenean

Hertzainak taldea atzean utzita, bere senari jarraitu eta abesti propioak lantzeari ekin zion duela 27 urte, 1.995ean. Euria egin du ordutik hona, baina, bitartean, maldanberan jardun du, nork bere gailurra ukitu duela jakin eta jaitsiera gozatuz ekiten dionean. Hortik hartu zuen aspaldian taldearen izena: Gari & Maldanbera.

Pandemia honek erritmo speedikoa bat-batean geratu eta atzera begiratzeko parada eskaini dio Gariri. Horrela, iraganera begiratu eta bere bakarkako ibilbide oparoan izandako hainbat momentu gazi-gozoz erreparatzeko aukera izan du. ‘Esperantzara Kondenatua’, ‘Amets’, ‘Zaharra Zara Bilbo’, ‘Astiro eta Amorruz’ edota ‘Amapola’ euskal herritar askoren soinu bandako parte bilakatu dira azken urteetan, Gariren ahots batzutan xuxurlatuari zein besteetan urratuari esker.

Orain, 27 urteren ostean, bere bakarkako ibilbidearen lehen zuzeneko diskoa grabatuko du, diskotik zuzenerako jauzian gertatzen diren ñabardura guztiak disko batean betikotzeko asmoz. Garik, entzuleengandik gertu, momentu hortan sortzen den magia hori disko batera eramatea erabaki du.

Horrela, bere ibilbideari ekin eta 40 urtera, Gari errepidera itzuliko da ekainean, Lazkao, Bilbo, Getxo eta Bergara bisitatuko dituen bira txiki batean. Bira horren emaitza Elkarrek argitaratuko duen zuzeneko disko bat izango da eta bere ibilbidearen testigantza emango du.
Garik, Alex Alonso (bateria eta programazioak), Oier Aldekoa (baxua eta teklatuak) eta Miguel Moyano (gitarrak eta teklatua) lagun dituela, bere bakarkako ibilbide osoko abestiak joko ditu, 1995eko izen bereko debutekoetatik, bere azken bi albumetara: estutu (2016) eta Beste denbora batean (2018).
Bira 26 abestirekin hasiko da, eta musikariak eta Elkarrek etorkizuneko zuzeneko diskoa osatuko dutenen aukeraketa egingo dute.

Diskoa grabatzeaz Unai Mimenza arduratuko da eta argien arloa John Luhmanen esku egongo da.

Parte hartzaileak

  • Ahotsa eta gitarra: Iñaki Igon Garitaonandia ‘Gari’
  • Gitarra: Miguel Moyano
  • Baxua: Oier Aldekoa
  • Bateria: Alex Alonso

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/06/17
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/05/11an 18:00etatik aurrera

Diskoaren grabaketa zuzenean
Iraupena: 120′
Publiko hartzailea: Helduentzat
Sarrera: 8€

Online salmenta itxita