Seminarixoa

Avec amour et acharnement

Sinopsia

Elkar ezagutu zutenean, Sara Françoisekin bizi zen, Jeanen lagunik onenarekin. Orain, Jeanek eta Sarak elkar maite dute eta elkarrekin bizi dira duela 10 urte. Egun batean, Sarak François kalean ikusten du. Ez da konturatzen, baina bere bizitza bat-batean alda litekeela iruditzen zaio. Aldi berean, François Jeanekin harremanetan jarriko da lehen aldiz urteetan, eta berriro elkarrekin lan egitea proposatuko dio. Hemendik aurrera, denek kontrola galduko dute.

Sariak

2022: Berlingo jaialdia: Zilarrezko Hartza – Zuzendaritza onena

Kritikak

“Maitasun-triangelu bat, zinemagileak bere estilo bereziarekin deseraikitzen duena (…) Filma denborazkotasun emozional batean gertatzen dela esan genezake, eta hori da hura elikatzen duen indar intimoa, askotan oso modu ederrean “
Sergi Sánchez: Fotogramas 

“Claire Denisen film maltzurrenetako bat. (…) Gezur-sare bat, Denisen beste film handi bat.
Paula Arantzazu Ruiz: Cinemanía

“Kintafuntsean ‘denisiar’ filma (…) [Binoche] eta Lindonen duetoek bi aktore erakusten dituzte ahalik eta gehien lanean, konorte- eta sotiltasun-mailarekin, eta konfrontazio erabat bergmaneskoan konpentsatzen dute “
Jonathan Romney: Screendaily 

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2023/01/11
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/12/14an 18:00etatik aurrera

ZINE KLUBA
Generoa:
drama | amodioa

Kalifikazioa: 16 urtetik gorakoentzat gomendatua
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa
Sarrera: 3€

Fitxa teknikoa

Jatorrizko titulua: Avec amour et acharnement
Urtea: 2022
Iraupena: 116 min.
Herrialdea: Frantzia
Zuzendaria: Claire Denis
Gidoia: Christine Angot, Claire Denis
Musika: Stuart Staples, Tindersticks
Argazkia: Eric Gautier
Aktoreak: Juliette Binoche, Vincent Lindon, Grégoire Colin, Bulle Ogier, Mati Diop, Issa Perica, Hana Magimel
Ekoizlea: Curiosa Films

Online salmenta itxita