Seminarixoa

FAMILIA SAREKADA

KOMEDIA BASATIA INTERNETEKO PRIBATUTASUNAREN JAZARPEN ETA SUNTSIKETAREN GARAIAN

Informatika Delituen Unitateko komisarioa, Villaorduñatarren etxean sartuko da eta familia bereko lau kideak atxilotuko ditu. Zerbitzari informatiko partekatu batean pornografia sare bat edukitzea leporatzen die.

Banan-bana galdekatuko dituzte, algoritmo batek pornografiarekin lotutako delitu-eduki gisa identifikatu dituen irudi-artxiboei buruz.

Hasiera batean, denak egozten zaizkien delituen errudun direla ematen du, baina ikusleak pixkanaka jakingo du akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditenak.

Ikusleak pertsonaien errugabetasunaz ohartzen diren neurrian, familiako kideek elkarri susmoa hartuko diote, baita norberak bere burua ere zalantzan jarriko du, komisarioaren galdeketapean jartzen diren bitartean.

Probak aztertu ahala, Koldo, Aitor, Nora eta Monika konturatu dira, beti sarera konektatuta egon arren, euren artean erabat deskonektatuta daudela.

Familiak ziberespazioko plataformetan gordetzen dituen sekretuek agerian uzten dute familia eta pertsona gisa jasaten duten alienazio patetikoa. Zenbat eta gehiago konektatu, geroz eta gutxiago ezagutzen dute elkar, eta orduan eta gehiago traizionatzen dute elkar.

Inspektoreak, azkenean, familia errugabetu egiten du etxeko porno-delituengatik, baina atzean familia hautsi bat utziko du, non inor ez den errugabea (inspektorea barne).

Zenbateraino lotsatzen zara zeure intimitateaz algoritmoen moral puritanoak epaitzen zaituenean?

LAN TALDEA:

Testua: Antonio Muñoz De Mesa
Zuzendaritza: Olga Margallo
Euskerazko Testua: Aizpea Goenaga
Musika: Iñaki Salvador
Eszeneratze Espazioa: José Tomé
Eszenografia Eta Atrezzoa: Mónica Teijeiro
Argiztapen Diseinua: Xabier Lozano
Jantziak: Ana Turrillas

Ekoizpen Zuzendaritza: Ana Pimenta
Ekoizpen Exekutiboa: Monika Zumeta
Ikus-Entzunezkoa: Acrónica Producciones
Argazkiak: Manix Díaz De Rada
Zuzendaritza Teknikoa: Iñigo Lacasa
Argiztapen Eta Soinu Taldea: Iñigo Lacasa, Jorge Urrizola, Josu Gines
Administrazioa: Izaskun Imizkoz
Inprimaketa: Antza Komunikazio Grafikoa


ANTZEZLE ZERRENDA:
AINHOA AIERBE
MIKEL LASKURAIN
NEREA GORRITIXANTI KORKOSTEGI
AITZIBER GARMENDIA-ren lankidetza bereziarekin

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2023/02/25
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2023/02/18an 18:00etatik aurrera

HELDUENTZAKO ANTZEZLANA
Hizkuntza: Euskara
Konpania: Vaiven Teatro
Sarrera: 8€
Online salmenta itxita