Seminarixoa

Ez dok ero

Sinopsia

“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du. Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskal Herrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.

FITXA ARTISTIKOA

Egilea: Patxo Telleria

Zuzendaria: Jokin Oregi

Aktoreak: Mikel Martínez eta Patxo Telleria

Musika egilea: Adrian Garcia de los Ojos

Diseinu grafikoa eta bideoa: Naiel Ibarrola

Eszenografia eraikuntza: Collider Film Solutions.Koop

Jantzigintza: Nati Ortiz de Zarate

Argiztapena: David Rodriguez

Koprodukzioa: Basauriko Social Antzokia

Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo

eta Myriam Garzia

Banaketa eta Komunikazioa: Myriam Garzia

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Abenduak 3, ostirala
Ordua: 20:00

ANTZERKIA
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 90′
Konpainia: TARTEAN Teatroa