Seminarixoa

Esnatu naiz

Sinopsia

Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek modako trans artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

LANTZEN DITUEN GAIAK

Ikuskizun honek kontatzen digun istorioa xelebrea izan arren, galdera sakona proposatzen digu: gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz? Beste modu batean galdetuta: gure nahiek, beharrek eta ametsek zer leku dute gure egunerokoan?

Bere azken 10 urteko bizipenen kontakizuna egitearekin batera, hainbat gai zehatzei buruzko hausnarketa egingo du Elurrek obra honetan: harreman sozialak, generoa, auto-estimua, lotsa eta beldurrak, sexualitatea, sormena, bizipoza… gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI+ komunitatearen eskubideen aldeko mezua zabaldu nahi dugu obra honen bitartez.

FITXA ARTISTIKOA:

Ideia, gidoia eta zuzendaritza: Andoni Mutiloa
Aholkularitza eta kanpo begirada: Amancay Gaztañaga
Artista: Andoni Mutiloa
Mugimendu zuzendaritza: Eneko Balerdi
Ekoizpena: Elur Etxea

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Data: 2021/12/04
Ordua: 20:00

ANTZERKIA
KABARETA
Hizkuntza: Euskara
50 min
Ikusle helduak
Konpainia: Elur Etxea

Online salmenta itxita