Seminarixoa

Entre Valles

Sinopsia

Maria, Dan eta Ilinca urte amaierako ohiko bidaia humanitarioan daude. Lur orotako ibilgailu handiak mendiko errepide zikinetan zehar gidatzen dituzte, urrutiko herrietara iritsi eta bertakoei opari-poltsak eskaintzeko. Bidean, agure bakarti bat ezagutuko dute, eta zerrategira eramango dute. Han lan egiten omen du. Baina beren autoa lubaki batean trabatuta geratzen denean, zerrategia abandonatuta geratzen da eta gaua agure zaharraren ondoan igaro behar izaten dute. Enpatiari eta laguntzari buruzko ideiak zalantzan jartzen hasten dira.

Kritikak

“Oso film sotila da, geure errezeloak erabiliz harrapatzen gaitu, baina Errumaniako txoko honetan kontatzen duen ezerez desosegagarriak kezka sakona uzten du.
Carlos Marañón: Cinemanía

“Karitatearen hipokresiari buruzko satira sotil, bikain, dibertigarri eta tristea (…) Ondo diseinatutako pertsona horien arteko elkarrekintza bakoitzak bere bultzada du, suspentsez eta sorpresaz betea “
Jessica Kiang: Variety

“Satira maltzur eta sotila esku-hartze humanitarioei buruz. “
Jordan Mintzer: The Hollywood Reporter

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/11/09
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/10/12an 18:00etatik aurrera

ZINE KLUBA
Generoa: Drama

Kalifikazioa: 12 urtetik gorakoentzat
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa
Sarrera: 3€

Fitxa teknikoa

Jatorrizko titulua: Întregalde
Urtea: 2021
Iraupena: 104 min.
Herrialdea: Rumania
Zuzendaria: Radu Muntean
Gidoia: Alex Baciu, Radu Muntean, Razvan Radulescu
Argazkiak: Tudor Vladimir Panduru
Aktoreak: Maria Popistasu, Ilona Brezoianu, Alex Bogdan, Luca Sabin, Toma Cuzin, Gabor Bondi, Radu Muntean, Carmen Lopazan, Luca Elena, Luca Maria, Vlad Oancea, Victor Neagoe
Ekoizlea: Multimedia Est, The East Company Productions

Online salmenta itxita