Seminarixoa

En un muelle de Normandia

Sinopsia

Marianne Winckler idazle ezagunak lan ezegonkortasunari buruzko liburu bat idaztea erabaki du, errealitate hori bertatik bertara biziz. Horretarako, bere nortasuna ezkutatuz, garbitzaile gisa lan egiten du Normandiako herri batean, Frantziako iparraldean, eta irabazitako edo gastatutako euro bakoitzak inporta duen gizarteko gainerako kideek ezagutzen ez duten bizitza bat deskubritzen du. Esperientzia gogorra izan arren, lankideen arteko elkartasunak adiskidetasun harreman sendoak sortzen ditu Marianneren eta haien artean. Elkarri laguntzeak adiskidetasuna eta adiskidetasuna konfiantzara eramaten ditu, baina zer gertatzen da konfiantza horrekin egia argitara ateratzen denean?

Aurrestreinaldia Espainian: Donostiako Jaialdia (2021eko iraila)

Sariak

2021: Donostiako Zinemaldia: ikusleen Saria Europako film onenari

Kritikak

“Carrère, zorionez, iruzurgilearen sindromeari erantzun sinesgarriak ematen saiatzen da. (…) ez dago argi, azken batean, helburuak bitartekoak justifikatzen dituela pentsatzen duen. (…) filma apur bat desonestoa da”

Sergi Sánchez: la Razón egunkaria

“Modu distiratsuan abiatzen da (…), (…) bizitza esplotatuen mekanika itsuak harridura eta berotasuna ere eragiten dizkionean, baina azken erretorikan itotako distirak baino ez dira, leku arruntenetan ohikoenari itsatsita. “

Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“Juliette Binochek modu eredugarrian ematen dio bizia gezurti honi, Carrèrek txukun zuzentzen duela benetan kontatu nahi duenaren bila”

Gregorio Belinchón: El País egunkaria

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Otsailak 2, asteazkena
Ordua: 20:00

ZINE KLUBA
Generoa: drama

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Le Quai de Ouistreham
Urtea: 2021
Iraupena: 107 min.
Herrialdea: Frantzia
Zuzendaritza: Emmanuel Carrère
Gidoia: Emmanuel Carrère, Hélène Devynck.

Eleberria: Florence Aubenas
Musika: Mathieu Lamboley
Argazkiak: Patrick Blossier
Aktoreak: Juliette Binoche, Didier Pupin, Emily Madeleine, Evelyne Porée, Hélène Lambert, Léa Carne
Ekoizlea: Cinefrance, Curiosa Films, France Télévision Distribution

Online salmenta itxita