Seminarixoa

Elbira

Sinopsia

Baleuko ekoiztetxeak sortutako lana da Elbira, hainbat adituren eta haren gertuko kideen eskutik Zipitriaren bizitzako gertaeretan eta herriari egindako ekarpenean sakondu duen dokumental fikzionatua.
XX. mendean Gipuzkoak eta Euskadik izandako erreferente eta ikur handienetakoa da Elbira Zipitria eta haren oroimena finkatzeko leiho berri bat ireki nahi izan dugu.
Francoren diktadurapean, euskararen eta euskal nortasunaren sugarra bizirik mantendu eta belaunaldi berriei transmititzea lortu zuen Zipitriak. Bere etxe-eskolako jardunean Europako abangoardian ziren pedagogiak baliatuz eta andereño berriei erakutsiz, euskarazko irakaskuntzari bidea ireki zion eta ikastolen mugimenduaren hazia erein zuen.
Euskal gizarteak oso sakon barneratua dauka memoria historikoa lantzea eginbeharreko ariketa dela. XXI. mendeko Gipuzkoa eta Euskal Herria ez bait da egun batetik bestera eraiki. Andereñoen andereño izan zen Elbirari buruzko lan honen aurkezpenaren ondoren, zuzenean ezagutu zuten pertsonek bat egin zuten “sinesgarritasun handidun lana ikusi berri zutela esatean eta emozioen zirrararekin gozatu zutela.”

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2023/05/02
Ordua: 19:00
Sarrerak salgai 2023/04/12an 18:00etatik aurrera

Generoa: dokumentala

Kalifikazioa: Publiko guztiarentzat
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa
Sarrera: 2€

Fitxa teknikoa

Jatorrizko titulua: Elbira
Iraupena: 65min
Zuzendaria: Iban Gonzalez Pagaldai
Gidoia: Iban Gonzalez Pagaldai
Argazkia: Aitor Mendilibar
Aktoreak:Teresa López de Munain – Elbira Zipitria  Oihana Maritorena – Pilar Sansinenea  Teresa Calo – María Zipitria  Enara Labaka – Carmen Sansinenea  Egoitz Lasa – Antonio Labayen  Dani Gomara – Jesús Elosegi  Aran Rodas – Mari Karmen Mitxelena  Mikel Lasa – Ramón Labayen  Aimar Pineda – Mattin Labayen  Joserra Fachado – Ikuskaria  Óscar Álvarez – Andoni Zinkunegi  Alizia Otxoa – Pilar Barandiaran  Orixe Ikastolako haurrak – Ikasleak
Ekoizlea: Baleuko

Online salmenta itxita