Seminarixoa

Diablues & Bluezifer

Diablues: Mikel Etxeberria (Aho-soinua, gitarra eta ahotsa)
Bluezifer: Asier Elorza (Ahotsa, gitarra, dobroa eta tronpeta)


Blues akustikoarekiko pasioak batu zituen Bergarako 2 musikari hauek 2014 urtean, Diablues & Bluecifer izenpean.
Belceblues taldeko abeslariak eta gaztetako lagun min batek osatzen dute bikote hau.
Proiektu honek, Blues-aren sustrai sakonetaraino eramaten gaitu, Mississippiko doinu zaharrei ukitu pertsonala emanaz.
Kontzertuetan, AEB hegoaldean aspaldi zegoen giroa arnastu daiteke.
Blues akustikoaren instrumentazio tipikoa erabiltzeaz gain, doinu eta instrumentu bereziekin
apaintzen dute beraien ezohiko soinua: Ahots jokoak, Dobroa, tronpeta……

“Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe”.
Bururatzen jatsu Blues kantu baterako izenburu aproposagorik?
Gogoeta honekin hasi zan gure 2. diska izango dan proiektu hau. Bi kultura fusionatu nahi izan dittugu. Jaiotzatik arnastu dogun Euskal kultura eta gure gustoengatik, aspaldi adoptatu ginuan Blues afroamerikarra.
Ideia horrekin sukaldatu dogu gure bluesa, “gure urdina”.

   

Online salmenta itxita