Seminarixoa

BRETXA MUSIKALERAKO AUTOBUSA

Bergara Antzerki Musikala Elkarteak (BAM!), Donostiako Victoria Eugenian eskainiko duen “Bretxa Musikala” ikuskizuna ikusteko autobusak jarri ditu Bergarako Udalak.

Autobusa Bergarako autobus geltokitik irtengo da ondorengo ordutegietan:

  • Ostiral eta larunbata, 17:30etan.
  • Igandean 17:00etan.

Autobus txartelak abenduaren 5ean arratsaldeko 18:30etan salgai jarriko dira eta urtarrilaren 1 arte eskuratzeko aukera egongo da.

GARRANTZITSUA! Autobusera igo ahal izateko, gidariari autobus txartela eta Victoria Eugenia Antzokiko sarrera erakutsi behar zaizkio, biak batera.

SINOPSIA:

Toti Martínez de Lezearen “Bretxa” eleberrian oinarrituta, musikal ikuskizun handia eskainiko du talde bergararrak: 150 artista taula gainean, abesbatzak, aktoreak, dantzariak, abeslariak, orkestra zuzenean… Galduko duzu?

BRETXA MUSIKALA Victoria Eugenian ikusteko sarrerak oraindik ez badituzu, egin klik HEMEN eskuratzeko.

FITXA TEKNIKOA

  • ELEBERRI ORIGINALA: Toti Martínez de Lezea. Bretxa
  • EGOKITZAPENA, LIBRETOA eta ZUZENDARITZA ESZENIKOA: Oihan Vega eta Valen Moñux
  • MUSIKA ETA ABESTIEN LETRAK: Oihan Vega
  • ESZENOGRAFIA ETA DEKORATUAK: Valen Moñux
  • ORKESTRAZIOA: Mikel Markiegi
  • ORKESTRA ZUZENDARIA: Txemi Etxebarria
  • ABESLARI ETA ABESBATZEN ZUZENDARIA: Marije Ugalde
  • KOREOGRAFIAK eta DANTZARIEN ZUZENDARIA: Carol Gómez
  • ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Ander Arruti

Informazio gehiago: www.bretxamusikala.eus