Seminarixoa

BERGARAKO ORFEOIAREN MENDEURRENEKO KONTZERTUA San Pedroko parrokian

Laburpena

Bergarako Orfeoia 1923an sortu zen, XIX. mende bukaeraz geroztik Bergaran zegoen tradizio
koralaren ondorioz. 1950-1970 hamarkadetan, errepertorio sinfoniko-korala landuz, garai
hartako orkestra eta zuzendari ospetsuenekin aritu zen. 1990etik aurrera aldaketa sakon bati ekin zion, ahotsak berritu eta Orfeoi Gaztea sortuz. 2000 urtean Lausardi Koru Sinfonikoko bultzatzailea izan zen. 2006tik Aitor Biain da zuzendari titularra.

2023an Orfeoiak bere mendeurrena betetzen du eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko ditu. Ospakizunak hasteko, 1956, 1961 eta 1974ko San Pedroko Kontzertu historikoen protagonista izan den obra interpretatuko da: W. A. Mozarten Requiem Meza. Berrikiago, Oñati Abesbatzarekin batera ere aurkeztu zen leku berean 2013an. Requiem re m. K. 626 Meza Mozartek konposatu zuen azken lana eta bere katalogo osoko garrantzitsuenetako bat da. Mozarten jenialtasuna agerian geratzen lan postumo honetan, non garaiko estilo guztiak uztartu zituen eta erlijio-sentimendua oso modu berezian atzeman zuen, musika huts bihurtuz.
Orfeoiak hainbat talde gonbidatu ditu elkarlanean aritzeko, eta abesbatzak 150 abeslari baino gehiago izango ditu.

Interpreteen multzoa honako hau da:

  • Bergarako Orfeoia
  • Goikobalu Abesbatza
  • EHUko Abesbatza
  • Aequus Ensemble
  • Maria Martin, soprano
  • Maite Arruabarrena, mezzosoprano
  • Aitor Garitano, tenorea
  • Juan Laboreria, baxua

Aitor Biain, Zuzendaria

Compra aqui tus tickets
Data: 2023/05/20
Ordua: 19:00
Sarrerak salgai 2023/04/26an 18:00etatik aurrera

Bergarako Orfeoia
Iraupena: 90′
Publiko hartzailea: Publiko orokorra
Sarrera: 12€
Online salmenta itxita