Seminarixoa

Baby Esferic

Sinopsia

Baby ESFERIC Lurrari eta bere oinordekoei egindako omenaldia da. Istorio eta paisaia ezberdinen bidez planetarekin eta bertako biztanleekin lotzen gaituen magiaz hitz egiten du.

6 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurrei zuzenduta, familia osoaren gozamenerako.

Estetika delikatuki bisuala eta dena biribila da, eta horrek askatasuna ematen dio ikuslearen irudimenari. Baby ESFERICek lurraren magia harrapatzen du, haurtxo erritmoan.

Imajinatzen duzu gure Lur planeta zoragarriaren jaiotzaren lekuko izan eta zure haurrarekin partekatzea?? Baby esferic-ek bidaia dibertigarri bat proposatzen du gure etxearekin, ume-begiekin, berriz deskubritzeko eta hunkitzeko. Biztanle esferiko atseginek lagunduko digute abentura honetan: marmoka handiosek itsas hondoan murgilduko gaituzte, milaka urteko dortokak bizitzaren zikloa erakutsiko digu, basoan erle biltzaileek lankidetzaz eta adiskidetasunaz gozatuko dute, eta magiak bizia emango dio Artikoko gure elur-panpinari…

Gure buruarekiko eta hartzen gaituen planetarekiko maitasuna eta errespetua da BABY ESFERICek gure txikienei, biharko emakume eta gizonei, oparitzen dien hazia.

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendaria: Aboon Teatre
  • Antzezleak: Eduardo Telletxea i Mei Samarra
  • Jantziak: Annie Wickaert
  • Argien diseinua: Estefano Razzolini
  • Musika: Aurora Martínez i Mei Samarra
  • Grabazioa/Soinu-edizioa: mon Feijoó
  • Eszenografia: Eduardo Telletxea, David Mataró-Mímic i Vega Virgili
  • Marrazkilaria: Aitor Herrero
  • Argazkiak: Josep Tobella
  • Bideoa: Jonatan Ros
  • Diseinu grafikoa eta webgunea: Albert Busom
  • Ekoizpena eta banaketa: Aboon Teatre

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/04/23
Ordua: 12:00 eta 17:00
Sarrerak salgai 2022/03/16an 18:00etatik aurrera

0-3 URTE BITARTEKO UMEENTZAKO ANTZEZLANA
Hizkuntza: Testu gabekoa
Konpania: ABOON TEATRE
Sarrera: 4€