Seminarixoa

BAÑOLET

Sinopsia

Luixa eta bere lagunak, Bañoleten haunditzen dira. Herri berezi huntako haurrek 11 urte
betetzen dituztelarik, zeremonia garrantzitsu bat prestatzen dute.
Haurtzarotik heldutasunera pasatzeko egun haundia hurbiltzen ari da…

>>> Proiekzioaren ostean solasaldia eta musikaldi bat izango dugu filmaren protagonistekin <<<

Proiektua

Bañolet, Garazi eskualdeko biztanleekin eraman dugun euskarazko film proiektu partehartzailea da. Eiheralarreko herrian grabatu dugu 2021eko udan, herritarrak aktore jokoan harraraziz.
Tokiko ekipa tekniko eta laguntzaile andana batek parte hartu dute ekoizpenean.
Filma huntan, umorea, egoera absurdoak eta poesia nahasten dira. Haurren abenturen bidez,
Bañolet herri berria deskubritzen dugu. Fikzioak emaiten dituen aukera zabaletaz baliatuz,
errealitatearekin jostatu nahi izan dugu, gure herrietako ohiko ingurumena galdezkatzeko.
Horretararko, kontestu geopolitiko berezi batean eraiki den herri bat asmatu dugu, populu
zapalduek berriki berkonkistatu duten lurralde batean kokatuz.

Ideia hunek, kuadro bat pausatzen lagundu gaitu, herri baten legeak, egunerokotasuna edota bertako biztaleen arteko harremanak berpentsatu eta iraultzeko.
Bide hortatik, identitatearekiko eta botere harremanekiko gogoeta zabalago bat proposatu nahi dugu. Gizarte antolaketa berriak, erritualak, elgar-kolonizazio harremanak edota haurtzarotik heldu-arorako pausua bezalako gaiak lantzen ditugu.
Hala ere, haurtzaroko begirada oinarri gisa hartu dugu. Haurrak « helduetan » jostatzen diren maneran eraikitzen dira pertsonaia guziak. Haurren gogoetak eta jokoak erreferentetzat hartuz, herriko bizia zeharkatzen dugu: lana, heriotza, beldurrak, familia, laguntasuna…
Musikak leku zentrala du gure proiektuan. Sortu nahi izan dugun unibertsoa urrunago
eramaiteko, filmako musika konposatu dugu. Ekintza eta gertakariak, erritmo berezien bidez
lotzen dira, Bañoleteko eguneroko giro eroa koregrafiatuz.

* 2020ko Sormen Beka DA!-ren (Durangoko Azoka) irabazlea.

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2023/04/12
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2023/03/15an 18:00etatik aurrera

ZINE KLUBA
Generoa: Komedia Dramatikoa
Kalifikazioa: Publiko guztiarentzat
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa
Sarrera: 3€

Fitxa teknikoa

Jatorrizko titulua: Bañolet
Urtea: 2023
Iraupena: 52 min.
Herrialdea: Euskal Herria
Zuzendaria: Paxkal Irigoyen Etxeberri eta Maia Iribarne Olhagaraiek
Gidoia: Paxkal Irigoyen Etxeberri eta Maia Iribarne Olhagaraiek
Musika: Allande Etxeberri
Argazkia: Beñat Iturriotz Perez
Ekoizlea: Xofaldia Produkzioak, Kanaldude

Online salmenta itxita