Seminarixoa

ARIMA BERRIKETAN

Sinopsia

Berriketan hitzak elkarrekin hizketan aritzea esan nahi du, eta proiektu honek ere uztartze
kulturala bilatzen du. Euskal herriko sustraietan sortutako txalapartaren soinuak, bertso
eta kantuak, eta flamenkoaren pasioa, dantza eta kantuek osatutako binomio orekatua.
Ariman, Berriketan taldearen ikuskizun berrian, txalapartaren edo ttakunaren soinuekin
osatutako buleria aurkitzen da; kantu herrikoi bati takoneoak alaitasunez laguntzen dio;
gitarra eta kexu flamenkoek, zortzikoekin batera, xuxurlatu eta sentimenduak marrazten dituzte. Urtetako lanaren ondoren, Berriketan taldeko kideek herri kulturaren bi erro batzea lortu dute, sentimendu berria eta bizipen artistiko berria aurkitu dituzte. Bi kulturatan murgildu, flamenkoa eta euskal kultura, eta aire berriak sentiberatasun betez dakarten erritmo eta letrak sortu, flamenkotik euskaraz eta euskaratik flamenkoz berriketan. Horretarako, Antonio Lizana musika-ekoizlearen eta Leonor Leal koreografia-aholkulariaren
laguntza izan dute. Ikuskizun anitza eta aberasgarria. Musika, sormena eta kultura gustuko duen edonorentzat flamenko sentimenduaz eta euskal tradizioaz gozatzeko lehen mailako hitzordua izango dena.

FITXA TEKNIKOA

  • Txalaparta: Mikel Aveiro / Aitor Korta
  • Kitarra / Guitarra / Guitar / Guitare: Miguel Linares
  • Ahotsak / Voces / Vocals / Voix: Eider Elorza / Ángel López de Toro
  • Perkusioa / Percusión / Percussion / Percussions: Adrián Larrañaga
  • Dantza / Baile / Dance / Danse: Askoa Etxebarrieta Lasheras “La Pulga”

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2023/03/10
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2023/02/15ean 18:00etatik aurrera

DANTZA EMANALDIA
Hizkuntza: Euskara
Konpania: La Pulga Flamenco
Sarrera: 8€
Online salmenta itxita