Seminarixoa

Argentina 1985

Sinopsia

Argentina, 1985 Julio Strasseraren, Luis Moreno Ocamporen eta bere talde juridiko gaztearen benetako historian inspiratuta dago, Argentinako diktadura militar odoltsuena, haize eta marearen kontra, etengabe eta erlojupean, salatzen ausartu baitziren. Daviden gudua Goliaten aurka, gutxiago espero ziren heroiekin.

Sariak

2022: Veneziako jaialdia: FIPRESCI saria
2022: Donostiako Zinemaldia: ikusleen Saria – Film Onena

Kritikak

“Minaren eta memoriaren ariketa lehor, soil eta sakona”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria


“Zinema politikoaren klixeak berrikusteko hain trebea den zuzendari batek (…) bere gaiaren nolabaiteko telefilmizazio bati men egin dio (…) filmak buruz ezagutzen dugun eredu bat errepika dezan, zeinean konplexutasun apur bat faltan botatzen dugun”
Sergi Sánchez: la Razón egunkaria


“Ricardo Darin apabullante bat nahi gabeko heroi baten larruan (…) ‘Argentina, 1985’ basatia, intimoa, dardarkaria da, oroimenerako hamaika eszena (…) maisulan bikain, unibertsal, iraungiezin bat “
Janire Zurbano: zinema


“Pelikula hunkigarria, baina baita Mitreren film komertzial eta dibertigarriena ere. (…) Elkarrizketa batzuek behartuak eta esaldi gutxitan asko laburtzera behartuak dirudite”
Tommaso Koch: El País egunkaria


“Min ematen duen filma da, benetan eta amorruz entzuten duena eta dakiena. (…) erritmoz eta emozioz beteriko gidoia. “
Javier Zurro: eldiario.es

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/10/12
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/09/14an 18:00etatik aurrera

ZINE KLUBA
Generoa:
Benetako gertaeretan oinarritua | Diktadura Argentinan
Kalifikazioa: 7 urtetik gorakoentzat
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa
Sarrera: 3€

Fitxa teknikoa

Jatorrizko titulua: Argentina 1985
Urtea: 2022
Iraupena: 140 min.
Herrialdea: Argentina
Zuzendaria: Santiago Mitre
Gidoia: Santiago Mitre, Mariano Llinás
Musika: Pedro Osuna
Argazkiak: Javier Juliá
Aktoreak:
Ricardo Darín, Peter Lanzani, Alejandra Flechner, Carlos Portaluppi eta Norman Briski.
Ekoizlea: La Unión de los Ríos, Kenya Films, Infinity Hill, Amazon StudiosFilms.

Online salmenta itxita