Seminarixoa

An Cailín Ciúin

Sinopsia

La Irlanda rural, 1981. Cáit bederatzi urteko neskato isila da, bere familia pobre, disfuntzional eta ugariegiak arretarik ematen ez diona. Eskolan eta etxean zailtasunekin egiten dio aurre isilean, eta ingurukoentzat oharkabean pasatzen ikasi du. Uda iristen denean eta amaren erditze-data hurbiltzen denean, Cáit urrutiko ahaide batzuekin bizitzera bidaltzen dute. Etxera noiz itzuliko den jakin gabe, ezezagun batzuen etxean geratzen da, soinean daraman arropa besterik gabe. Pixkanaka-pixkanaka, eta Kinsella familiaren zainketei esker, Cáitek aurrerapen nabarmenak egin ditu eta bizitzeko modu berri bat aurkitu du. Baina maitasuna nagusi den eta sekreturik ez dagoela dirudien etxe honetan, egia mingarri bat aurkitzen du.

Sariak

2022: Oscar sariak: Nazioarteko film onenaren sarirako izendatua
2022: BAFTA sariak: Gidoi egokitu onenaren saria eta ingelesez besteko filma
2022: Europako zinemaren sariak: argazkigintza onena
2022: Berlingo jaialdia: Generation Kplus: Kristalezko hartza (film onena)
2022: Valladolideko jaialdia – Seminci: 3 sari, zilarrezko espiga barne
2022: Satellite Awards: Nazioarteko film onenaren sarirako izendatua

Kritikak

“Suntsitzailea da, txikiaren bizimodu ziztrinaren zehaztasun sotila dela eta. (…) Emoziorik gogorrenak oihukatzeko xuxurlak erabiltzen dituen filma
Nando Salvá: Cinemanía 

“Film gutxik arakatzen dute bakardadea eta isiltasunaren babesa irlandar drama atsegin eta erakargarri honen hitz-jarioarekin”
David Rooney: The Hollywood Reporter 

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2023/05/24
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2023/04/12an 18:00etatik aurrera

ZINE KLUBA
Generoa: drama

Kalifikazioa: 7 urtetik gorakoentzat
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa
Sarrera: 3€

Fitxa teknikoa

Jatorrizko titulua: An Cailín Ciúin
Urtea: 2022
Iraupena: 95 min.
Herrialdea: Irlanda
Zuzendaria: Colm Bairéad
Gidoia: Colm Bairéad. Historia: Claire Keegan
Musika: Stephen Rennicks
Argazkia: Kate McCullough
Aktoreak: Catherine Clinch, Carrie Crowley, Andrew Bennett, Michael Patric, Kate Nic Chonaonaigh, Carolyn Bracken, Joan Sheehy, Tara Faughnan, Neans Nic Dhonncha, Eabha Ni Chonaola
Ekoizlea: Inscéal, Broadcasting Authority of Ireland, TG4, Fís Éireann/Screen, Screen Ireland

Online salmenta itxita