Seminarixoa

ALGARAKA BAKARRIZKETA LEHIAKETA 1.SAIOA

Laburpena

Algaraka Euskal Herriko Bakarrizketa Lehiaketa da. Euskarazko bakarrizketagintzaren loraldiaren erdian, Bergarako Jardun Euskara Elkarteak eta Goiena KomunikazioTaldeak elkarlanean antolatua.

Zer egingo genuke umorerik, gozamenik, irri eta algararik gabe? Umorea
sendagarri da, eta zer hoberik Euskal Herrian euskal kultura aberasteko laneandiharduten bakarrizketariei espazioa eta tokia egitea baino.

Lehiaketak hiru kanporaketa eta finala izango ditu eta lehenengo saioa eta finala Bergaran egingo dira. Saio bakoitzean lau bakarrizketari parte-hartzaile eta bakarrizketari gonbidatu bat egongo dira oholtza gainean. Lehenengo kanporaketa Bergaran izango da, Seminarixoan, maiatzaren 10ean, 20:00retan.