Seminarixoa

Aita Mari

Sinopsia

Stella Maris Berria desegiteko atunontzia da. Hala ere, Iñigo Mijangosek eta Iñigo Gutierrezek, Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEko bi kidek, ezohiko ideia bat dute: arrantza-ontzia erreskate-ontzi bihurtzea Mediterraneo itsasoan itotzen ari diren errefuxiatuak salbatzeko. Horrela jaio zen Aita Mari.

«Aita Mari ‘-k ontziaren odisea kontatzen du, bi urte baino gehiagokoa, berreraiki zenetik lehen erreskatea burutu zen arte.

Langile eta boluntarioen laguntza desinteresatuari esker osatzen diren berregokitze-lan konplexuen ondoren, tripulazioak ezbehar handi bati egin behar dio aurre: Espainiako Gobernuak ukatu egiten du itsasoratzeko baimena. Dokumentalak Aita Mariren moduko misioak eragozteko erabakian ezkutatzen diren oztopo burokratikoen eta interes europarren arrazoiak argitzen ditu.

Ia urtebete geroago, tripulazioak egoera desblokeatzeko modua aurkitu zuen eta abiatzea lortu zuten. Mediterraneora iritsitakoan, paterak bilatzen hasten dira Libiaren zaintzapean dagoen eremu batean, huts egin duen estatu batean. Argazkiek erreskate bat erakusten dute, baita Libiako patruila-ontzi batekin izandako topaketa tirabiratsu bat ere.

«Aita Mari» herritar anonimo talde batek gerratik eta gosetik ihesi doazen pertsonei laguntzeko egiten duen ahalegin kolektiboaren historia da.

Kritikak

“Dokumental hunkigarria (…) GKE batek erreskate-ontzi bihurtu duen Getariako arrantza-ontzi baten istorioa kontatzen du”
Oskar Belategui: Diario El Correo

Solasaldia

Proiekzioaren ondoren Izaskun Arriaranekin solasaldia, Arrasateko ospitaleko erizaina, Itsas Salbamendu Humanitarioko zuzendaria eta Aita Mariren kide eta erizaina.

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/05/25
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/04/13an 18:00etatik aurrera

ZINE KLUBA
Generoa:
dokumentala | sorospena
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa
Sarrera: 3€

Fitxa teknikoa

Jatorrizko titulua: Aita Mari
Urtea: 2021
Iraupena: 87 min.
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Javi julio
Gidoia: Fernando Erre
Aktoreak: Dokumentala

Ekoizlea: Nervio film & Foto
Kalifikazioa: 12 urtetik gorakoentzat