
918 Gau
Sinopsia
2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta kartzelara eraman zuten. Egun haietatik oroitzapen batzuk gordetzen ditu: patioan egindako bira amaigabeak, igeriketa txapelketak, Rasharen kartzeletako bidaia, 918 gau giltzapean igaro ondoren, Arantza aske geratzen da. Une horretatik aurrera, grabagailu batean bere oroitzapenak eta zalantzak erregistratzen ditu, filmean zehar zabaltzen doazenak, memoria zatikatu baten moduan.
Kritikak
“Film esperimentala da, oso pertsonala eta politikoa, ikusteko zaila izan daitekeena, baina bere indarra eta zintzotasuna ukaezinak dira (…) Santestebanek begirune handia dio hain ikuspegi zorrotz eta zintzoari “
Vladan Petkovic: Cineuropa
“Zuzendariak (…) erregistro aurreikusgarrienetatik alde egin du (…) Instantzia horietan beste intimitate eta lirismo mota bat azaleratzen da: bizitza berri batekoak, askatasunarenak. “
Diego Batlle: OtrosCines
Erosi zure tiketak hemen
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/09/14an 18:00etatik aurrera
ZINE KLUBA
Generoa: Dokumentala
Kalifikazioa: 16 urtetik beherakoak ez gomendatzea
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa
Sarrera: 3€
Fitxa teknikoa
Jatorrizko titulua: 918 Gau
Urtea: 2021
Iraupena: 65 min.
Herrialdea: España
Zuzendaria: Arantza Santesteban
Gidoia: Arantza Santesteban
Argazkiak: Maddi Barber
Ekoizlea: Txintxua Films, Hiruki Filmak, ETB
