Seminarixoa

“150” KOKOXA ANTZERKI TALDEA

Sinopsia

Komunak zirraraz, emozioz beteriko lekuak izaten dira. Nahiz eta bertan egiten diren gauza asko bakarka egitekoak omen diren, konturatu gabe lagunen eta ez hain lagunen arteko bilgune bihurtzen dira. Kokoxa antzerki taldekoek gure komuna eraiki dugu, gure ikuspuntua emango diogu bertan gertatzen diren emozio horietako askori eta ikuslea zirrara horretan murgiltzea izango da gure antzerki obra honen helburu nagusia. Guzti honetarako ez dugu edozein une erabaki, nahita aukeratu dugu egun berezi bat, pozez, ustezko zoriontasunez, emozioz   lagunartean eta ez hain lagun artean bizi dugun egun berezia erabaki dugu.

“150” deituriko antzezlan hau Bergarako Kokoxa antzerki taldeak antzokian taularatzen duan 4.na da. Gure inprobisaketetatik, forma emanez sortze propioan eratzen joan den azken urteetako lan berria da. Prozesu eraikitzaile honetan ikasten joan garen elementuak ikusteko aukera izango  du ikusleak eta zergatik ez bere larrutan sentitzeko ere.

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2024/03/21
Ordua: 19:00
Sarrerak salgai 2024/03/06an 18:00etatik aurrera

HELDUENTZAKO ANTZEZLANA
Hizkuntza: Euskara
Konpania: KOKOXA
Sarrera: 2€
Online salmenta itxita