Seminarixoa

HARRIA “DISKOAREN AURKEZPENA”

Laburpena

Harria taldeak ikusmina piztu du kaleratu berri duen diskoarekin. “Hamabi kantu batzen dituen estreinako lan honek asko du barrura begiratzetik, sufritzetik, lanketatik, lorpenetatik zein garapen eta moldaketa aberatsetatik”.

Sortzaile eta gidari den Aitor Aldanondo bergararrak bizipen sendoak pilatu ditu musikan zein bestelakoetan. Brigada Criminal taldea desegin zutenetik punk-rocka alboratuta dauka, eta ez da kasualitatea, ez, gerora, besteak beste, Fiachras zein Bizardunak-en gisako taldeetan aritu izana; hain zuzen ere, poseetatik harago rockaren (eta zergatik ez, folkaren) sustraietara jo izana”.

“Orain, bestelako bizitza prozesutan murgilduta, barrurago begiratu du eta gertukoek –Maitane, Ekaitz eta Guille- lagunduta, honako proiektua sortu du; are gehiago, Ekaitzek Erantzun bat eta Ainubean kantuak idatzi ditu. Ariketa sakona da diskoa garbiketan, hitzetan eta musikan; eta, gainera, kantuak borobiltzeko kolaborazio zehatzak batu ditu”.

Honako kide hauek osatzen dute Harria: Belceblues eta What A Band (WAB) taldeko kide izandako Guille Sanz (bateria), Bidelapurrak-eko Ekaitz Aranberri (gitarra eta ahotsa); Brigada Criminal, Fiachras, Bizardunak eta WABeko kide izandako Aitor Aldanondo (ahotsa); eta Maitane Azkarate (ahotsa).

Bergaran, Amua arropa dendan eta Aldoka Maldoka (Popis) eta Arrano tabernetan dago salgai. “Asmoa da otsailetik aurrera zuzenean aurkeztea”, diote. Argibide gehiago, taldearen instagram kontuan.

Parte hartzaileak

  • Guille Sanz (bateria)
  • Ekaitz Aranberri (gitarra eta ahotsa)
  • Aitor Aldanondo (ahotsa)
  • Maitane Azkarate (ahotsa)

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2023/02/10
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2023/01/18an 18:00etatik aurrera

Rock-Folk
Iraupena: 45′ -75 ‘
Publiko hartzailea: Publiko orokorra
Sarrera: 8€
Online salmenta itxita