Seminarixoa

COVID-19: ITXIERA PERIMETRALA DELA-ETA, SARREREN ITZULKETAK

COVID-19: ITXIERA PERIMETRALA DELA-ETA, SARREREN ITZULKETAK


Eusko Jaurlaritzak covid-19aren zabalpena eteteko indarrean jarri duen itxiera perimetrala dela-eta, Bergarako Udaleko Kultura Sailak ondorengoa erabaki du:

  • Antolatuta dituen kultura-ekitaldien aurrean Bergaratik kanpokoek sarrera erosia duten kasuetan, sarrera horien itzulketa eskatzeko aukera ematea.
  • Sarreren itzulketa eskatzeko azken egunak honokoak izango dira:
    • Urtarrilaren 27ra arte, ondorengo sarrera erosia dutenek:
      • Gu primer emanaldia
      • Losers antzerki-emanaldia
      • Urtarrilaren 31 eta otsailaren 1eko zine-saioak
      • Otsailaren 3ko zine-klub saioak
  • Otsailaren 1era arte, ondorengo sarrera erosia dutenek:
    • Olatz Salvadorren kontzertua
    •  Erbia eta dortoka umeen antzerki-emanaldia
    •  Hodei magoaren Ezinezkoaren logika emanaldia
    •  Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amaren intxaurrak saioa
    • Iñauteriak bizi emanaldia
    • Idoia kontzertua
    •  Emon taldearen kontzertua
    • Otsailaren 7tik aurrerako zine-saioak
    • Otsailaren 10etik aurrerako zine-klub saioak
  • Sarreren itzulketa eskatzeko mezu elektronikoa bidali beharko da kultura@bergara.eus helbidera, sarrerak erositakoan norberaren emailean jasotako erosketa-konfirmazioaren mezua birbidaliz, eta horretaz gain, mezuan bertan sarrerak itzultzeko eskatu eta ondorengo informazioa eman beharko da:
    • Izen-abizenak
    • Zein emanalditako sarrerak itzuli nahi diren, eta zenbat sarrera diren.
  • Urtarrilaren 27an itzulitako sarrerak urtarrilaren 28an jarriko dira berriro salgai bergararrentzat, eta otsailaren 1ean itzulitako sarrerak otsailaren 3an.

Aldez aurretik, mila esker

Kultura Zerbitzua

2021eko urtarrilaren 25a