PRIBATUTASUN-POLITIKA
Pribatutasun-politikari buruzko dokumentu honek zehazten du Bergarako Udalak zein baldintzatan erabili eta babesten duen webgune hau erabiltzean erabiltzaileek ematen duten informazioa. Bergarako Udala erabiltzaileen datuen segurtasunarekin konprometituta dago. Zu identifikatu ahal izateko moduko informazio pertsonala duten eremuak betetzeko eskatzen dizugunean, informazio hori dokumentu honetan ezarritako baldintzen arabera bakarrik erabiliko dela segurtatzen dugu. Hala ere, denbora aurrera joan ahala gerta daiteke pribatutasun-politika hau aldatu edo eguneratu beharra izatea, eta, horregatik, orrialde hau sarritan berrikustea gomendatzen dizugu –eta azpimarratzen dugu hau– aldaketekin ados zaudela ziurtatzeko.
Webgune honen eta Bergarako Udalak ematen dituen zerbitzuen gestiorako tratatuko diren datu pertsonalak 3/2018 Lege Organikoaren arabera tratatuko dira (3/2018 Legea, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa).
Bildutako informazioa
Webgune honetatik informazio pertsonala jaso ahal izango da; besteak beste: izena, harremanetarako informazioa (telefono-zenbakia edo posta elektronikoko helbidea) edo kontu korrontearen zenbakia (erosketarik egiten bada). Era berean, beharrezkoa denean, berariazko informazioa eskatu ahal izango dizugu zerbitzua hobetzeko. Datu pertsonal batzuk zuzenean ematen dira; beste batzuk, berriz, cookieak esate baterako, zeharka lortzen dira (jarraian azaldutako eran).
Bildutako informazioaren erabilera
Gure webguneak herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena emateko erabiltzen du informazioa. Baliteke gure webgunetik Bergarako Udalari buruzko informazio orokorra duten mezu elektronikoak bidaltzea, zuretzat onuragarri edo garrantzitsua iruditzen zaigun informazioa emateko; horretarako, berariazko baimena emanda izan beharko duzu, eta edozein unetan atzera egin ahal izango duzu.
Bergarako Udalak zure informazioaren segurtasuna mantentzeko konpromisoa dauka. Sistemarik aurreratuenak erabili eta etengabe guneratzen ditugu, baimendu gabeko sarbiderik ez dagoela ziurtatzeko; halaber, informazioaren segurtasun eta pribatutasunaren arloan indarrean den raudia betetzen dugu.
Cookie-en erabilera
Webgune honek zure ordenagailuan hainbat datu gordetzen ditu cookie-en bidez. Cookieak informazio-fitxategi txiki batzuk dira eta zure gailura bidaltzen dira zenbait funtzio gauzatzeko. Hainbat cookie ezinbestekoak dira webgunearen erabilerarako; esate baterako, egindako hizkuntza-aukera gogoan hartzeko, eskaera-orriak bidali edo saioa hasi eta edukiak moldatu eta osatu ahal izateko. Horiek erabili ezean, eragozpen ugari sortuko lirateke. Beste hainbat cookie estatistikak eratzeko erabiltzen dira, Google Analytics tresnaren bitartez, webgunean jasotako edukiek duten arretaren jarraipena egiteko. Estatistiketarako datu hauek anonimoak dira.
Cookie-en erabilerari onarpena edo ukapena eman ahal diozu. Ordenagailuaren konfigurazio- aukerak ere alda ditzakezu cookie-ak blokeatzeko; kasu horretan, baliteke gure zerbitzuetako batzuk erabili ezin izatea.
Hirugarrenekiko estekak
Webgune honek estekak izan ditzake zure interesekoak izan litezkeen beste webgune batzuetara jotzeko. Esteka horietan klik egin eta gure webgunetik irteten zaren unetik aurrera, ez dugu kontrolik izango joan zaren webgunearen gainean, eta horregatik ez dugu erantzukizunik hirugarrenen webgune horien baldintzen, pribatutasunaren edo zure datuen babesaren gainean. Webgune horiek beren pribatutasun-politikak dituzte, eta, horregatik, komeni da haien baldintzak kontsultatzea, halako baldintzekin ados zaudela egiaztatzeko.
DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
Tratamenduaren arduraduna
Tratatutako informazioa Bergarako Udalaren ardurapekoa da.
San Martin Agirre plaza, 1. 20570 Bergara (Gipuzkoa)
B@Z ARRETA ZERBITZUA:
- 010, Bergaratik deituz gero
- 943 77 91 00, Bergaraz kanpotik deituz gero
- Faxa: 943 77 91 63
Datuak Babesteko Ordezkariaren posta elektronikoa: dbo@bergara.eus
Herritarrengandik zuzenean bildu ahal diren datu pertsonalak konfidentzialtasunez erabiliko dira, eta Bergarako Udalaren titulartasuneko tratamendu-jardueran sartuko dira.
Xedea
Webgunearen bitartez honako hiru datu-tratamendu hauek burutuko dira:
Sarreren salmenta: Webgune honetako online zerbitzuaren bidez sarrerak aldez aurretik eskuratu dituztenen datuak kudeatzea. Dagozkion beherapenak aplikatu ahal izateko, bazkideen erregistro bat osatuko da.
Newsletterra: Antolatutako jarduerei buruzko jakinarazpenak bidaltzea.
Kontaktua: Seminarixoko jarduerarekin lotutako kexa, iradokizun edo zalantzak webgunearen bidez aurkezteko aukera.
Legitimazioa
Zure datuen tratamendua egiten da legezko betebeharrak betetzeko, interes publikoa duten eginbeharrak betetzeko, edo Bergarako Udalari emandako botere publikoak erabiltzeko; era berean, tratamenduaren helbururako zure baimena beharrezkoa bada, baieztapen argi baten
bitartez eman beharko da.
Datuak gordetzea
Datuak behar beste denboran gordeko dira, datu-bilketaren helburuak betetzeko eta helburutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko; era berean, artxibategien eta dokumentazioaren arloko araudian ezarritako epealdietan gordeko dira datuak.
Sarreren salmenta: Igorpena egin denetik, gutxienez 6 urtez gordeko dira datuak. Bazkidetzari dagokion datuak, berriz, interesdunaren nahiaren arabera.
Newsletterra: Interesdunaren nahiaren arabera, zerbitzua ematen den denboran.
Kontaktua: Bi (2) urteren buruan, aplikazio informatikotik kenduko dira, historiara pasatuko dira eta urteko memoria egingo da. Bost (5) urteren buruan erabat ezabatuko dira.
Datuen komunikazioak
Oro har, datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legeak agintzen duenean izan ezik; kasu horien artean egon daitezke aurkeztutako erreklamazioekin lotutako prozeduretan interesa duten Herriaren Defendatzaileari, epaileei edo auzitegiei egindako komunikazioak. Ez da aurreikusten nazioarteko datuen komunikaziorik.
Segurtasun-neurriak
Bergarako Udalak zure datuak babesteko segurtasun-neurri egokiak hartuko ditu, datuak babesteko araudian ezarritakoaren arabera. Horretarako, Udalak neurri tekniko eta antolamendukoak hartuko ditu, webgune honetan tratatzen diren datu pertsonalen segurtasuna bermatu ahal izateko.
Udalaren izenean datu pertsonalak tratatzen dituzten hirugarrenekin egindako kontratazioetan, hirugarren horrek eragile-kontratua sinatu beharko du. Akordio horren bidez, kontratatutako pertsona fisikoak zein juridikoak konpromisoa hartzen du zure datuak babesteko Udalak emandako aginduak betez.
Interesdunen eskubideak
Interesdunak honako eskubide hauek erabili ahal izango ditu Bergarako Udalaren aurrean:
datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo haien tratamendua mugatzeko eskubideak, bai eta tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakirik ez jasatekoa ere. Eskubide horiek baliatu ahal izango dituzu arestian aipatutako helbidean edo www.bergara.eus
webguneko egoitza elektronikoan.
Eskubideak erabiltzerakoan ez bazaizu beharrezko arreta eskaini, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz.
Zure datuen tratamenduari eta erabilerari buruz edo aitortutako eskubideak erabiltzeari buruz zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan Bergarako Udaleko Datuak Babesteko Ordezkariarekin, helbide elektroniko honetan: dbo@bergara.eus