Sex o no Sex
Sinopsia
OIHULARI KLOWN antzerki taldeko Virginia Imaz Quijerak gorpuzturiko klown parodia dugu hau. Bizitzaren, heriotzaren eta sexuaren inguruko galderak egiten ditu Pauxa pailazoak. Ikusleak bere gogoeta zoroen konplize eta lekuko bihurtuta, bere sexu hastapenak partekatu eta giza harremanen inguruko bere ezinegonak eta lotura osasungarriak kudeatzeko zailtasunak aitortzen ditu.
Ikuskizun honetan, hilekoa, kutsadura, norbere gorputzarekin daukagun harreman konplexua, lehenengo musua, koitoa, kondoiaren negoziaketa, ginekoloarengana bisita, haurdunaldia, menopausia… bezalako gaiak aurkezten dizkigu Virginia Imazek umorea eta samurtasuna oinarri dituen klown jokoaren bitartez; errudun sentitu gabe gozatzeko ditugun zailtasunez dihardu orohar. Gure sexu ohituretan (edo haien gabezian) oinarrituriko proposamen ludikoa da. Generoaren ikuspuntutik tratatzen da hau guztia, Oihulari Klownen sorkuntzetan ohikoa den bezala.
FITXA TEKNIKOA
Egilea eta zuzendaria: Virginia Imaz.
Klown: Virginia Imaz
Argiztapen diseinua eta argiztapen teknikaria: José Carmelo Muñoz
Eszenografia: José Carmelo Muñoz.
Soinu giroa: Oihulari Klown
Hizkuntza: gaztelania.
Publikoa: heldua.
Erosi zure tiketak hemen
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/12/14an 18:00etatik aurrera