
Natura fugit + Artiko
Jesus Mari Lazkano bergararraren margolanen unibertsoan oinarritzen diren bi film labur aurkeztuko dira eta autorea bera bertan izango da solasaldia gidatzeko.
Natura fugit
Chamonixeko Mer de Glace glaziarrean eraldaketa irudikatzen du. Hitzaurrean Caspar Friedrichek 1824an gai horri buruz egindako margolan baten galera kontatzen digu: 1945eko maiatzean naziek Berlinetik etsi-etsian ihes egin zutenean desagertu zen margolana. Zoom out fisiko batekin jarraitzen du, galaxiaren kanpoalderako bidaia, denboran atzera egiteko erabilia azken glaziaziora arte (duela 2 milioi urte).
Artiko
Mahaiaren gainean, Ipar poloko Svalbard artxipelagora egin nuen azken bidaiaren mapa dago. Mapa zimurtu eta apurtu hori adimen-kartografia da orain, margolaritza eta marrazkigintzaren eremua, asmamenaren esparru berri eta kitzikagarria.
Erosi zure tiketak hemen
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2026/2/18an 18:00etatik aurrera
ZINEKLUBA
GENEROA:
Animazioa | Film laburra (animazioa).
KALIFIKAZIOA: Guztientzat.
HIZKUNTZA: Jatorrizko bertsioa
SARRERA: 3€
Fitxa teknikoa
Urtea: 2025 / 2019
Iraupena: 22 min / 16 min
Herrialdea: Euskal Herria
Zuzendariak: Jesus Mari Lazkano / Josu Venero

