BIRZIKLATUTAKO MATERIALEKIN MUSIKA TRESNAK ERAIKITZEKO TAILERRAK
Zaborrari bigarren erabilera bat emateko eta honen bidez, gure kontsumo ohiturak berrikusi eta ingurumena zaintzeko beste ikuspuntu bat emateko.
Partehartzaileen adin eta espazio ezberdinei moldatutako tailerrak dira, non material ezberdinen akustika erakusten dugun, eta nola haiekin mota askotako musika tresnak eraiki (haizezko , perkuziozko edota sokazkoak).
- Umeek bakarrik hartu beharko dute sarrera.
TURUKUTUPÁ
Sergio Lopez de Landache eta Victor Garcia de la Torreren eskutik, 2006an Gasteizen hasi zen. Musikariek bi eremu ezberdinetan sortu dituzte proiektu artistikoak, biak birziklapenarekin lotuta: bata, proposamen eszeniko ezberdinen bidez musika soinuekin egindako “birziklapen artistiko” proiektua; bestea, zaborraren kudeaketa kreatiboarekin zerikusia duten zenbait proiektu pedagogiko.
Erabilitako materaila guztiak: musika tresnak edota eszenografiak, birziklatutako materialekin eginda daude, zaborrari bigarren erabilera bat emateko eta honen bidez, gure kontsumo ohiturak berrikusi eta ingurumena zaintzeko beste ikuspuntu bat emateko.
Erosi zure tiketak hemen
Ordua: 17:00
Sarrerak salgai 2022/11/27an 18:00etatik aurrera