Seminarixoa

Musika Bandaren Kontzertua

   

1832ko otsailaren 19ko Udal agiri baten azaltzen da Bergarako Musika Bandaren lehen albistea. Ordutik, herriari musika eskaintzen eta Bergararen izena harro zabaltzen aritu da, sasoi gogorrenetan ere etenik izan gabe.

Aipatzekoa, bere historiaren 110 urtetan, Gonzaleztarren zuzendaritzapean izan dela Banda. Ignacio Glz. Escala 1909tik 1952ra, Miguel Glz. Bastida 1952tik 1987ra, eta Alfredo Glz. Chirlaque 1987tik 2019ra. Epe luze horretan, Euskal Herriko banda ez profesional onenen artea egon da beti Bergarakoa, hainbat sari eta aipamen lortuz. Nabarmentzekoak baita Gonzaleztarrek herrirako sortutako musikak, martxak, estanpak, etab.

Gaur egun, Bergarako Musika Eskolan hezitako musikariz elikatzen da Banda, eta orain arte bezala, ohitura eta berrikuntza uztartuz, etorkizunari aurre egiteko ilusioz prestatzen ari dira, 2019ko ekainetik zuzendari berria den Enrike Txurrukarekin batera.

• BAZKIDE-KOPURUA: 70

• BAZKIDEEN ADINA: 16 urtetik 76ra bitartekoak.