Seminarixoa

Jose Luis Elkorok eta Mari Karmen Ayastuy-k jasoko dute aurten Monzon-Ganuza saria Seminarixoan.

Sariketaren helburua da Telesforo Monzon eta Josefa Ganuzaren balioak ordezkatuko dituen obra artistiko bat sortzea. Saria euskal artista berriak sustatzeko ere erabiliko da eta urtero artista berri bati eskainiko zaio: “Horrela saria bera euskal artista berrien sustapenerako eta euskal kulturgintza hauspotzeko ekimen bihurtuko delarik. Modu horretan belaunaldien arteko zubi lana eraiki nahi dugu”. 

Jose Luis Elkoro eta Mari Karmen Ayastuy

Olaso Dorrea Fundazioko presidente Iratxe Esnaolak bi sarituek Euskal Herriaren alde egindako borroka azpimarratu du gaurko agerraldian: “Euskal Herriaren alde bizitza betea eman dute. Euskara min eta lehentasun, gure iraganarentzat etorkizun bat eraikitzeko lanean aritu dira beti. Baldintza latzetan batzuetan, egoera zailetan gehienetan, frankismoan bezala ondoren ere. Eta hor egon dira biak: aberriaren alde hartu zuten konpromisoari leial. Elkarrekin amesten, ametsari elkarrekin bultzatzen”.

Beste hainbat arrazoi ere eman ditu Esnaolak saria Elkoro eta Ayastuy-ri eman izana arrazoitzeko, tartean Ayastuy-ren espazio pribatuko lana ere balioan jarrita: “Jose Luisen jardunaz luze mintza gaitezke, luzea eta oparoa izan baita espazio publikoan egin duen ibilbidea. Eta Mari Karmenek, ibilbide horri bide eman zion, ondoan eta albotik babestu zuen, askotan kide gisa lanean aritu zen eta, noski, espazio pribatua deitzen zaionaren ardura ia osoa eraman zuen. Eta espazio pribatu hori eta hor egiten den lana ere balioan jarri behar da, prestigiatu, hori gabe ezin delako bizitza sostengatu”.

Parte hartzaileak

Lortu zure tiketak hemen
Data: 2022/03/10
Ordua: 18:30
Sarrerak eskuragarri 2022/03/02an 18:00etatik aurrera

Sari banaketa ekitaldia
Iraupena: 45′ -75 ‘
Publiko hartzailea: Publiko orokorra
Sarrera: doan
Online salmenta itxita