
MIÑAN
Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko.
Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.
FITXA ARTISTIKOA
- Egileak
- IBRAHIMA BALDE
- AMETS ARZALLUS
- Egokitzapena
- TIMBERLAKE WERTENBAKER
- Zuzendaria
- ANDER LIPUS
- Zuzendari laguntzailea eta koreografia
- PHILIPPE DUCOU
- Aktore zuzendaritza
- MANEX FUCHS
- Aktoreak
- ANDER LIPUS
- SAMBOU DIABY
- EIHARA IRAZUSTA
- MIKEL KAYE
- Kanpo begirada
- XIMUN FUCHS
- Argiztapena
- OIER ITUARTE
- Eszenografia
- JOSE PABLO ARRIAGA
- Musika
- AITOR AGIRIANO (TORO)
- Jantziak
- IKERNE GIMENEZ
- Argazkiak
- AINHOA RESANO
- Teaserra
- JAVI SEVA
- EKAIN ALBITE
- LUCIA FEUILLET
- Ekoizpena
- IASONE PARADA
- Diseinu grafikoa eta teknika
- MIKEL UNAMUNTZAGA
- Banaketa
- IRANTZU AZPEITIA
- Mediazioa
- ARANTXA HIRIGOYEN
Erosi zure tiketak hemen
Data: 2025/04/04
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2025/03/19an 18:00etatik aurrera
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2025/03/19an 18:00etatik aurrera
HELDUENTZAKO ANTZEZLANA
Hizkuntza: Euskara
Konpania: ARTEDRAMA
Sarrera: 8€
