KORRONTZI DANTZAN + MOISES AZPIAZU dantza taldea.
Laburpena
2015.urtean Agus Barandiaran trikitilariak ideiatutako eta zuzendutako proiektua abian jarri zuen:
KORRONTZI DANTZAN Proiektuaren hasierako helburua Euskal Herriko taldeak dantzan jartzea eta elkarrekin emanaldiak egitea izan zen. Aurten, bederatzigarren urtea beteko da proiektu arrakastatsu eta hunkigarri honekin.
Dagoeneko 70 dantza talde baino gehiago dira Korrontzi Dantzaren parte, eta, Euskal Herrira ez ezik, Madril, Bartzelona, Portugal eta Flandriaraino iritsi da.
Oraingoan, 2024an KORRONTZI DANTZAN-ek kontzertua Bergarako herritarren aurrean eskainiko du Moises Azpiazu Dantza taldeko dantzariekin batera.
Korrontziren dantza irakaslea Bergarako dantza taldearen entsegu lokalera hurbilduko da eta dantzariei koreografia berriak irakatsiko dizkie, baita bestelako dantzak elkarrekin prestatu ere.
Irakasleak koreografia horiek guztiak moldatu eta egokitzen ditu taldearen dantzari kopurua,
dantza-maila eta izaera kontutan harturik. Osotara lau entsegu trinko egingo dituzte irakaslearekin hainbat dantza prestatzeko, eta, horrez gain, taldeak bere entseguak egingo ditu ohiko jardueran.
Horretarako, hilabete batzuk lehenago Bergarako Moisez Azpiazu dantza taldearekin elkarlanean hasi eta gero, Bergarako frontoian, musikari eta dantzariek elkarrekin emanaldia eskainiko dute.
PARTE-HARTZAILEAK: Korrontzi, Bergarako dantzariak, Korrontziren
dantzariak eta dantza irakaslea
Erosi zure tiketak hemen
Ordua: 21:30
Sarrerak salgai 2024/04/17an 18:00etatik aurrera