Seminarixoa

Kaixo, Frida

Martxoaren 8ko programazioaren baitan, emanaldi honetako sarrera debalde izango da. Gonbidapenak egun berean, 16:00etatik aurrera, eskatu eta jaso beharko dira Seminarixoko leihatilan.

Sinopsia

Ezberdina den neskato baten istorioa da. Bere mundua Coyoacán da, Mexiko Hiria. Txinpartatsua, dena interesatzen zaio, eta zailtasunak sortzen direnean, irudimen handi batekin egiten die aurre. Neska honek Frida Kahlo du izena.

Kritika


“Frida Kahloren haurtzaroari buruzko animazio eder hau, koloretsua eta emozionalki hunkigarria, margolari distiratsu eta irudi historiko baten bizitzari egindako omenaldi ederra da”
Monique Jones: Common Sense Media

Istorioaren izaera episodikoaren bidez telebista-jatorria agerian uzten duen ibilbide horretan, emakumeen ahalduntzeari, emantzipazioari eta erresilientziari buruzko ohar nabarmen samarrak agertzen dira.”
Ezequiel Boetti: OtrosCines.com

“Emaitza sentikorra da, atsegina, edukia du, familiarentzat gozagarria da eta haurrengan irakaskuntza bat uzten du. (…)”
Pablo De Vita: La Nación egunkaria

Emanaldi honetako tiketak ezin dira lehenago erosi, egunean bertan banatuko dira gonbidapenak.
Data: 2026/03/08 Igandea
Ordua: 17:00

HAUR ZINEA

Generoa: Animazioa. Komedia. Drama | Haurtzaroa. Biografikoa

Kalifikazioa: Guztientzat

Iraupena:
 82 min.

Hizkuntza: EUS bertsioa

Sarrera: 0€


Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Hola Frida!
Urtea: 2024
Iraupena: 82 min.
Herrialdea: Kanada
Zuzendaritza: Karine Vézina, André Kadi
Gidoia: Karine Vézina, André Kadi, Sophie Faucher.
Musika: Laetitia Pansanel-Garric
Konpainiak: Tobo Média, Du Coup Production, Haut et Court, Dandelooo Cinéma
Generoa: Animazioa. Komedia. Drama | Haurtzaroa. Biografikoa


Online salmenta itxita