Seminarixoa

HEMEN EZ DU INORK ORDAINTZEN

Doke Antzerki Taldeak nazioarteko obra ospetsu batera jo du oraingoan, eta Dario Fo italiarraren Non si paga, non si paga! hautatu dute publikoaren aurrera azaltzeko: Hemen ez du inork ordaintzen.

Antzezlana 1974an estreinatu zuen Dario Fok, eta bi etxekoandre xumek hilaren amaierara iristeko dituzten arazoak aurkezten ditu. Horietako bat supermerkatu batera sartuko da, eta ahal duen guztia eramango du. Gero, bi andreek, lapurretaz inor kontura ez dadin, plan bat asmatuko dute, gero eta nahasiagoa, senarrak ere konplize bihurtzeraino.

FITXA ARTISTIKOA

  • Egilea: Dario Fo
  • Itzulpena: Josemari Velez de Mendizabal
  • Zuzendaria: Vene Herrero
  • Antzezleak: Maider Alcelay, Itziar Rosado, Xabi Latorre, Garbiñe Nuñez, Arantza Ezkurra, Mariasun Pagoaga, Itsaso Nuin, Asier Alonso

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2025/10/25
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2025/10/03an 18:00etatik aurrera

HELDUENTZAKO ANTZEZLANA
Hizkuntza: Euskara
Konpania: DOKE ANTZERKI TALDEA
Sarrera: 8€