
Faisaien irla
Sinopsia
Faisaien uhartea munduko komunidade txikiena da. Urtearen erdia espainiar estatuarena da eta beste erdia frantsesarena. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da, bi estatuak banatzen dituen muga naturala. Laida eta Sambou, bertako bikote bat irlaren aurrean paseatzen ari dira. Bat-batean, bi pertsona ikusten dituzte ibaia igerian zeharkatzen, beste aldera iristen saiatzeko. Egun batzuk geroago, hilotz bat agertzen da uhartean. Nor arduratzen da?
Sariak
2025: Göteborg Film Festival: Sail Ofiziala (Nazioarteko Lehiaketa)
Kritikak
“Asmo oneko kontakizuna da, baina zerbait laua biziraupenari eta elkartasunari buruz, jada desjabetu den mundu batean. (…)”
Quim Casas: El Periódico egunkaria
“Ia guztiak, bere forman, aise betetzen ditu: ekoizpena, argazki ederra (…), interpretazioak (…) Baina (…) irakinaldi bat falta zaio. (…) labur geratzen da zinema sozial gisa, eta are gutxiago thriller gisa. (…)”
Javier Ocaña: Cinemanía
“Zuzendariak ez ditu kontaketaren aukera dramatiko guztiak zukutzen, ezta bere intrigaren lerro solte samarrak ere, eta, aldiz, kulturen, hizkuntzen eta atsekabeen gurutzaketa horretan espazioak, jendea eta folklorea deskribatzea interesatzen zaio.”
Oti Rodriguez Marchante: ABC egunkaria
Erosi zure tiketak hemen,
Ez itxaron gehiago!
2025/05/11 Igandea
2025/05/12 Astelehena
Ordua: 19:30
Sarrerak salgai 2025/05/03an 18:00etatik aurrera
ZINEA
Generoa: Thriller, Drama, Inmigrazioa
Kalifikazioa: 12 urtetik gorakoentzat gomendatua.
Iraupena: 98 min.
Hizkuntza: EUS
Fitxa teknikoa
Jatorrizko titulua: Faisaien irla
Urtea: 2025
Iraupena: 98 min.
Herrialdea: Espainia
Zuzendaritza: Asier Urbieta
Gidoia: Asier Urbieta, Andoni de Carlos
Argazkia: Pau Castejón
Banaketa: Jone Laspiur, Sambou Diaby, Itziar Ituño, Jon Olivares
Konpainiak: Arcadia Motion Pictures, La Tentación Producciones, Galatea Films, La Fidèle Production, ETB, Movistar Plus+.
Banatzailea: BTeam Pictures
Generoa: Thriller, Drama, Inmigrazioa
