Seminarixoa

EUSKELELEA IPUIN MUSIKATUA “EUSKAL BARROK ENSEMBLE” + BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO ABESBATZA TXIKIA

Sinopsia

Enrike Solinísen jatorrizko ideian eta berak sortutako instrumentuan eta Juan Kruz Igerabide poetaren hitzetan oinarrituta dago ikuskizun hau. Doinu ederrak eta kantu tradizionalak entzuteko aukera izango da, Euskal Barrok Ensemblek interpretatuak eta Irrimarraren ilustrazio ederrekin atonduta. Euskeleleak gure irudimena hegaldaraziko du haur eta familientzako ipuin musikatu honetan, eta gozatu- eta kantaraziko digu aldi berean.

FITXA ARTISTIKOA

  • Enrike Solinís, ideia originala, euskelelea, giterna eta zuzendaritza
  • Juan Kruz Igerabide, ipuina
  • Irrimarra, ilustrazioak
  • Bergarako Musika Eskolako abesbatza txikia
  • Onditz Esnaola / Jurgi Errandonea, dantzariak
  • Euskal Barrok Ensemble
  • Maika Etxekopar, kontalaria eta ahotsa
  • Leire Berasaluze, Lore Zeberio, ahotsa
  • Mixel Etxekopar, txirula, ttunttuna eta ahotsa
  • Miren Zeberio, arrabita eta biolin barrokoa
  • Lixsania Fernández, viola da gamba
  • Pablo Martin Caminero, kontrabaxua
  • Dani Garay, perkusioa

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2024/11/16
Ordua: 18:00
Sarrerak salgai 2024/10/16an 18:00etatik aurrera

3 URTETIK GORAKO UMEENTZAKO IKUSKIZUNA
Hizkuntza: Euskara
Sarrera: 4€