El valle de la esperanza
Sinopsia
Libano, 1958ko uda. Kristau gizarte oneko hiru ahizpa oporretan daude Libanoko mendietan. Herriaren bizitza lasaia Beiruten burrunba egiten duen iraultzaren oihartzunek eta bi udatiar frantsesen etorrerak astintzen dute. Baina familiaren baitan sortzen da asaldura. Ahizpa zaharrenak, Laylak, ama eta emazte perfektuak, begiak irekiko dizkio kontrolpean dituen gizarte patriarkalari. Urrezko aro batekin amets egiten duen Libano gaztean, izan al dezake emakume batek gizonen trazatuaz bestelako destinorik?
Kritikak
“Film ederra eta argiz betea (…) Emakume baten eta herrialde baten esnatzeari buruzko udako ipuin polita.”
Nuria Vidal: Zinemania
“Melodrama (…) dotorea, sotila eta zirraragarria; bere garaiko girotzean ez dago batere estuturik, itolarria transmititzen baitu patriarkadun betizuan.”
Philipp Engel: La Vanguardia egunkaria
“Chahinek bere pertsonaia femeninoak janzteko erabiltzen duen fintasunak eta sentsibilitateak” Itxaropenaren bailara “immunizatzen du diskurtso panfletarioaren erredukzionismoaren aurrean”
Manu Yáñez: Fotogramak
Erosi zure tiketak hemen,
Ez itxaron gehiago!
2023/10/22 Igandea
2023/10/23 Astelehena
Ordua: 19:30
Sarrerak salgai 2023/10/13an 18:00etatik aurrera
ZINEA
Generoa: Drama | 50eko hamarkada
Kalifikazioa: 12 urtetik gorakoentzat gomendatua.
Iraupena: 83 min.
Hizkuntza: ES bertsioan
Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: La nuit du verre d ‘eauaka
Urtea: 2023
Iraupena: 83 min.
Herrialdea: Libano
Zuzendaria: Carlos Chahine
Gidoia: Carlos Chahine, Tristan Benoît
Aktoreak: Marilyne Naaman, Antoine Merheb Harb, Nathalie Baye
Musika: Antonin Tardy
Argazkiak: Thomas Bataille
Konpainiak: Libanoa-Frantzia koprodukzioa; Orjouane Productions, Autres Rivages, 13 Prods, Les Quatre Cents Films
Generoa: Drama | 50eko hamarkada