
El sendero azul
Sinopsia
Terezak 77 urte ditu, eta Brasilgo hiri industrial txiki batean bizi izan da beti. Egun batean, gobernuaren jakinarazpen ofizial bat jaso zuen, erretiratuek “azken urteak” igarotzeko sortutako urruneko kolonia batera joateko eta, horrela, gazteenei lekua uzteko erabat emankorrak izaten jarrai dezaten. Baina ezarritako patu hori onartu beharrean, Tereza matxinatu egiten da, eta Amazonian barrena bidaia eraldatzaile batean murgiltzea erabakitzen du, azken desio bat betetzeko, askatasuna kendu aurretik. Honek bere bizitza markatuko du betiko.
Sariak
2025: Berlingo Jaialdia: Zilarrezko Hartza – Epaimahaiaren Sari Nagusia. 2 izendapen
2025: Valladolideko Zinemaldia – Seminci: Film Onenera izendapena – Urrezko Espiga.
Kritikak
“Zahartzaroari buruzko distopia interesgarri eta irudimentsua da, esperientzia argigarri eta bizi gisa. (…) Gabriel Mascaro protagonistaren espiritu askatasun berarekin eraikitzen du errealitatearen eta fikzioaren arteko mugako kontakizuna “
Elsa Fernández-Santos: El País egunkaria
“Zientzia-fikziozko fabula delikatua, ia kostunbrista, kontraesan ederrez josia (…) zahartzaroa graziaz, harrabotsaz, sakontasunez eta gutxitan ikusten den adimenez ospatzeko prest dagoen road movie bat (…)”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria
“Mascarók (…) oroimenean irauten duten irudi ahaltsuak lortzen ditu. (…) Weinbergen lan bikaina (…)”
Sergi Sánchez: La Razón egunkaria
Erosi zure tiketak hemen,
Ez itxaron gehiago!
2026/01/11 Igandea
2026/01/12 Astelehena
Ordua: 19:30
Sarrerak salgai 2025/12/17an 18:00etatik aurrera
ZINEA
Generoa: Abenturak. Drama. Fantastikoa. Zientzia fikzioa | Zahartzaroa/Heldutasuna. Distopia
Kalifikazioa: 12 urtetik gorakoentzat gomendatua.
Iraupena: 86 min.
Hizkuntza: ES
Fitxa teknikoa
Jatorrizko titulua: O Último Azul
Urtea: 2025
Iraupena: 86 min.
Herrialdea: Brasil
Zuzendaritza: Gabriel Mascaro
Gidoia: Gabriel Mascaro, Tibério Azul
Musika: Memo Guerra
Konpainiak: Desvia Filmes, Cinevinay, Quijote Cine, Viking Films
Generoa: Abenturak. Drama. Fantastikoa. Zientzia fikzioa | Zahartzaroa/Heldutasuna. Distopia

